Ekonomia -

Gobernu berria

Frantziako Gobernu berriak % 30 jaitsi ditu ministroen soldatak

Jean-Marc Ayrault lehen ministroaren Gobernua ostegun honetan batzartu da, lehen aldiz.

Jean-Marc Ayrault lehen ministroa. EFE
Jean-Marc Ayrault lehen ministroa. EFE
Jean-Marc Ayrault lehen ministroa. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako Gobernu berria ostegun arratsalde honetan batzartu da, lehen aldiz, eta bertan ministroen soldatak % 30 jaistea onartu dute.

Jean-Marc Ayrault lehen ministroaren Exekutiboa 34 ministroen eta Estatu idazkarien izenak ezagutu eta egun batera bildu da.

Besteak beste, Manuel Valls kataluniarra izango da Barne ministroa, Laurent Fabius Atzerri ministroa eta Pierre Moscovici Ekonomia ministroa.

Goizean, ministroak karguen zina egin dute. Lehenetako bat Moscovici bera izan da. BFM TV telebista-katean izandako elkarrizketa batean, Ekonomia ministroak ohartarazi du ez dutela Europar Batasuneko Aurrekontu Egonkortasun ituna berretsiko hazkunde neurriekin "osatzen" ez badute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea