Ekonomia -

Lan-istripua

Basoko langile bat hil da Idiazabalen izan den istripu batean

Lan-istripua goizean gertatu da Urtsuaran auzoan, behargina zuhaitzak arrastaka eramateko makina batekin lanean zebilen bitartean.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Basoko langile bat hil da astearte honetan Idiazabalen izan den lan-istripuan, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Ezbeharra 10:50ean jazo da, Urtsuaran auzoko baso batean, 49 urteko behargina zuhaitzak arrastaka eramateko makina batekin lanean ari zen bitartean, Suhiltzaileek zehaztu dutenez.

Larrialdi zerbitzuetako langileak gizona suspertzen saiatu dira, baina, tamalez, berehala zendu da.

Hilotza Donostiako Auzitegiko Medikuntzako Institutura eraman dute autopsia egiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Goierri eskualdea