Ekonomia -

Gasaren prezioari muga

Argindarraren prezioak % 4,15 gora egin du iberiar salbuespenaren hirugarren egunean

Konkretuki, batez beste megawatt orduko 177,90 euroko salneurria izango du argindarrak ostiral honetan. Trantsizio Ekologikorako Ministerioaren arabera, mekanismorik gabe, megawatt orduko 300 euro inguru ordaindu beharko lirateke.

Argindar dorre bat Bilboko auzo batean. Argazkia: EFE: EFE
Argindar dorre bat Bilboko auzo batean. Argazkia: EFE: EFE
Argindarraren prezioen gorakadak ez du etenik, erabiltzaileon kalterako

01:14

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Argindarraren prezioak % 4,15 gora egingo du ostiral honetan, handizkako merkatuan, ostegunarekin alderatuta, gas naturalaren prezioari muga jartzeko iberiar salbuespenaren hirugarren egunean.

Konkretuki, batez beste megawatt orduko 177,90 euroko salneurria izango du argindarrak ostiral honetan, gaur (megawatt orduko 170,81) baino 7,09 euro gehiago, hain zuzen ere.

Horrela, berriztagarrien tarifako bezeroek megawatt orduko 266,38 euro ordainduko dituzte batez beste, ostegunean (megawatt orduko 259 euro) baino % 2,8 gehiago.

Hala ere, Trantsizio Ekologikorako Ministerioaren arabera, mekanismorik gabe, megawatt orduko 300 euro inguru ordaindu beharko lirateke. Ondorioz, tarifa arautuko bezeroak megawatt orduko 33 euro inguru aurrezten ari dira, % 11,2 gutxiago.

Gasaren prezioa mugatzeak ez du ekarri argindarraren prezioan beherakadarik
Gasaren prezioa mugatzeak ez du ekarri argindarraren prezioan beherakadarik
Gasaren prezioa mugatzeak ez du ekarri argindarraren prezioan beherakadarik

01:17

Horrela, Ministerioaren ahotan, "argindarraren prezioa murrizteko, enpresa elektrikoen ezohiko mozkinak mugatzeko eta gasaren prezio altuen aurrean eusteko eraginkortasuna agerian geratu da".

Europako beste herrialde batzuetan merkatu elektrikoaren egoera antzekoa da: Frantzian megawatt orduko 303 euro ordainduko dituzte, Alemanian 255 euro eta Italian 327 euro.

Bero-boladak eta eskaera handiak testuingurua baldintzatzen ari dira, argindarraren ekoizpenean gas zentralen parte-hartze handia beharrezkoa baita. Ministerioaren hitzetan, "aurkako testuinguruan, mekanismoa erabilgarritasuna demostratzen ari da muturreko egoeratan".

Duela urtebete atzera eginez gero, argindarra % 91 garestiagoa izango da ostiral honetan. 2021eko ekainaren 17an megawatt orduko 93 euro ordaindu ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Elektrizitatea Gas naturala