Ekonomia -
Aste beltz baten ondoren
Espainiako burtsak gora, azken bost saioetako beherakaden ondoren
Ibex 35ek % 0,44 egin du gora, eta 6.566,70 puntuan itxi du ostiraleko saioa. Bankuek positiboan bukatu dute eguna, Moody's agentziaren kalifikazio berriak albo batera utzita.
Erredakzioa
Aurreko bost saioetan galerekin bukatu ondoren, ostiralean % 0,44 egin du gorantz Espainiako burtsak. Moody's agentziaren kalifikazioak albo batera utzi eta bankuak positiboan aritu dira gaur.
Arrisku saria 482 puntuko mailan kokatu da, eta IBEX 35ek 28,80 puntu egin du gorantz, 6.566,70ko mailan kokatuz.
Ibex 35eko balio handi guztiek egin dute gorantz: BBVAk, % 3,69, Iberdrolak % 3,51; Banco Santanderrek % 2,97, Repsolek % 2,63 eta Telefonicak % 1,27.
Edonola ere, azarotik hona asterik txarrena izan da bukatu berri den hau Espainiako burtsarentzat, % 6,13 galdu baitu.