Ekonomia -

Atzeraldia

De Guindosek aurreratu du ekonomia berriz ere jaitsiko dela % 0,3

Ekonomia ministroak adierazi du murrizketak "saihestezinak" direla, baina "ez kanpotik inposatu dizkigutelako, baizik eta Gobernuak hala uste dutelako".

Luis de Guindos Ekonomia ministroa. EFE
Luis de Guindos Ekonomia ministroa. EFE
Luis de Guindos Ekonomia ministroa. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Luis de Guindos Ekonomia ministroak aurreratu du Espainiako ekonomia berriz ere jaitsiko dela % 0,3 aurtengo bigarren hiruhilekoetan, aurreko bietan gertatu bezala. Horrenbestez, Espainiak atzeraldian jarraituko du.

Cinco Dias foroan egindako hitzaldi batean, ministroak azaldu du atzeraldia sortu duten "desegonkortasunak" zuzentzen ari direla.

Horren esanetan, murrizketak "saihestezinak" dira, baina "ez kanpotik inposatu dizkigutelako, baizik eta Gobernuak hala uste dutelako". Horren ildotik, "ezinbesteko"tzat jo du joan den astean erkidegoek 18.000 milioi euroko murrizketak egiteko konpromisoa hartu izana.

De Guindosek adirazi du akordio horri esker orekatu egingo dutela Madrilgo eta Valentziako erkidegoek defizit helburuak urratu izana.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea