Ekonomia -

EUROPAR BATASUNA

Euroaren balioak behera egin du eta dolarraren pare jarri da

Europar Batasuneko monetak 2002ko azarotik izandako zifrarik baxuena lortu du. Horren ondorioz, ekonomia atzeraldi batera iristeko beldurra piztu da eurogunean.

Europako Banku Zentralaren egoitza, Frankfurten. EITB Mediaren bideo batetik ateratako argazkia.
Europako Banku Zentralaren egoitza, Frankfurten. EITB Mediaren bideo batetik ateratako argazkia.
Europako Banku Zentralaren egoitza, Frankfurten. EITB Mediaren bideo batetik ateratako argazkia.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euroaren balioa 1,03 dolarrera heldu da, azken 20 urteetako zifra baxuenera. Europar Batasuneko moneta 1,0285 dolarrean trukatzera heldu da, 2002ko azarotik izandako zifrarik baxuena dolar estatubatuarrarekin alderatuta.

Euroak % 1,3ko beherakada izan du azken egunean, eta % 9ko balio-galera jasan du urte honetan zehar.

Euroguneko PMI konposatua, manufaktura eta zerbitzu-sektoreei buruzko jarduera adierazle nagusietako bat, azken 16 hilabeteetako minimoetara jaitsi da inflazioaren inpaktuaren eta espektatiba ekonomikoen ondorioz. Hori dela eta, Europako ekonomiaren atzeraldi batera iristeko beldurra piztu da eurogunean.

Euroaren ekonomia uzkurtzeko beldurrak eragin handia izan dezake Europako Banku Zentralaren moneta-politikaren normalizazioan. Uztailean ezarritako oinarrizko 25 puntuko tasen igoeraren ondoren, 2011tik lehenengoa, beste igoera bat iragarri du irailerako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Batasun europarra Europako herrialdei buruzko albisteak Ekonomia 2024 Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Europako Banku Zentrala