Itxi

Ekonomia

AZPIEGITURA BERRIAK

Bilboko Udalak 23 milioi euro baino gehiago bideratuko ditu barruti ezberdinetan kokatutako 10 proiektutara

EITB MEDIA

Artxandatik Elorrietara bi pasabide, Deustu edo Txurdinagako arteria nagusien berrurbanizazioa edo Artazu Bekoan eta Masustegin igogailuak jartzea dira proiektuetako batzuk.

6
  • Azpiegitura berriak Bilbon

    Azpiegitura berriak Bilbon

  • Azpiegitura berriak Bilbon

    Azpiegitura berriak Bilbon

  • Azpiegitura berriak Bilbon

    Azpiegitura berriak Bilbon

  • Azpiegitura berriak Bilbon

    Azpiegitura berriak Bilbon

  • Azpiegitura berriak Bilbon

    Azpiegitura berriak Bilbon

  • Azpiegitura berriak Bilbon

    Azpiegitura berriak Bilbon

Bilboko Udalak izaera anitzeko 10 proiektu jarriko ditu martxan hiriko barruti guztietan; horien artean, Artxandatik Elorrietara doazen bi pasabideren eraikuntza –Eraztun Berdearen ibilbidea itxi eta itsasadarrarekin lotuko dutenak–, edo Deustu edo Txurdinagako arteria nagusiak (Agirre Lehendakaria eta Artazuriña) berrurbanizatzea.

Casilda parkean jolas-estalki ikusgarri bat ere instalatuko dute, Boluetan eta Campo Volantinen haurrentzako gune berriak sortuko dira, eta Etxebarri parkean paisaia hobetuko da, non baso txiki bat eta aintzira artifizial bat egingo diren. Hori guztiori 23 milioi eurotik gorako balioarekin.

Gaur aurkeztu dituzte 10 proiektuak Juan Mari Aburto alkateak eta Asier Abaunza Obra, Hiri Plangintza eta Proiektu Estrategikoetako zinegotziak. "Hiriko auzo eta barruti guztietako auzoetan dauden proiektuez ari gara, eta garrantzitsuak izango dira inguru horietako bizilagunentzat", adierazi du alkateak, eta gaineratu du bizilagunentzat ez ezik, hiritar guztien begiradak bereganatuko dituzten proiektuak direla.

Era berean, datozen hilabeteetan, oztopo arkitektonikoak kentzeko hiru proiekturi ekingo zaie. Lehenik eta behin, orain dela gutxi aurkeztu diren Solokoetxe eta Alde Zaharreko bi igogailu berriak aste honetan bertan aterako dira lizitaziora. Horiei, beste hiru igogailuren proiektua gehitu beharko zaie, Bilboko bi auzo berritan jarriko direnak: Artazu Bekoan eta Masustegin.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena