Ekonomia -

Lan gatazka

Bilboko Metroko langileek greba eguna dute gaurkoa, enegarrena

06:30etik 09:30era eta 18:30etik 21:30era lanuzteak deitu dituzte ELAk, CIMek, UGTk eta Semafek. Aurreko deialdietan bezala, Eusko Jaurlaritzak % 30eko gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu.

Metro Bilbaoko bidaiariak geltoki batean. Artxiboko irudia: EITB Media
Metro Bilbaoko bidaiariak geltoki batean. Artxiboko irudia: EITB Media
Metro Bilbaoko bidaiariak geltoki batean. Artxiboko irudia: EITB Media

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELAk, CIMek, UGTk eta Semaf tren-gidarien sindikatuek deituta, greba eguna dute gaur langileek Metro Bilbaon, 06:30etik 09:30era eta 18:30etik 21:30era, hitzarmen kolektiboaren negoziazioetan aurrerapausoak aldarrikatzeko.

Aurreko deialdietan bezala, Eusko Jaurlaritzak % 30eko gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu, baina trenen zirkulazioa handiagoa izan daiteke, baliabideen arabera, enpresak ohar batean jakitera eman duenez.

"Ezustekoak saihesteko, bidaiak aldez aurretik planifikatzeko" gomendioa eman die enpresak erabiltzaileei agirian. Gutxieneko zerbitzuen ordutegia webgunean eskuragarri izango dela erantsi du Metro Bilbaok. Gainerakoan, % 100eko zerbitzua eskainiko dutela ziurtatu du.

Zuzendaritzak azpimarratu du sindikatuekin batzartzeko bileren egutegia mantentzen dutela hitzarmen berria negoziatzeko; eta lanuzteek bidaiariei eragin diezaieketen "eragozpenak deitoratu" ditu.

Joan den asteartean ere greba egin zuten beharginek, eta, enpresaren arabera, % 21,7ko jarraipena izan zuen deialdiak.

Tren batzuek Eusko Jaurlaritzak ezarritako gutxieneko zerbitzuak "areagotzeko" aukera eman zuten, eta "ez zen istilurik izan", erantsi zuenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Bizkaia ELA Grebak Metro Bilbao Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Sindikatuak UGT Lan gatazkak