Ekonomia -

LAN GATAZKA

BetiOn telelaguntza zerbitzuko langileek grebara deitu dute beste hilabete batez

Plantillak lan-hitzarmenaren negoziazioak desblokeatzea eskatu du. Bi hilabete jarraian egongo da enpresa greban, izan ere, uztailean zehar, lanuzteak egin dituzte.

BetiOneko langileen manifestazioa. Argazkia: ELA.
BetiOneko langileen manifestazioa. Argazkia: ELA.
BetiOneko langileen manifestazioa. Argazkia: ELA.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

BetiOneko plantillak grebara deitu du beste hilabete batez lan-hitzarmenaren negoziazioak desblokeatze aldera. BetiOn Eusko Jaurlaritzak eskaintzen duen telelaguntza zerbitzua da, adineko jendeari zuzendutakoa.

ELA eta LAB sindikatuek azaldu dutenez, langileek lan-hitzarmena erabakita utzi nahi dute Eusko Jaurlaritzak zerbitzua beste enpresa bati esleitu baino lehen.

Halaber, plantillak eskatzen du hitzarmenaren negoziazioetan Ilunion eta Ibermatica enpresek eta Eusko Jaurlaritzak lan bateratua egitea.

Dagoeneko BetiOneko langileak greban daude uztailean zehar, eta hitzarmen "duin" bat aldarrikatzen ari dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Langileen Alkartasuna albisteak LAB albisteak Ekonomia albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Sindikatuen albistea Lan gatazkak azken ordukoa