Ekonomia -

Negozioa

Euskaltelen sareko % 51 saldu dio MasMovilek Bidasoa Aggregator partzuergoari ia 580 milioiren truke

Konkretuki, EKT Cable filiala saldu du. Bidasoa Aggregator inbertitzaileen partzuergoa, besteak beste, Asua Inversiones, Beraunberri, Inveready eta Onchenak osatzen dute.

Euskaltelen egoitza, Zamudion (Bizkaia). Artxiboko argazkia: EFE
Euskaltelen egoitza, Zamudion (Bizkaia). Artxiboko argazkia: EFE
Euskaltelen egoitza, Zamudion (Bizkaia). Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

MasMovil taldeak inbertitzaileen partzuergo bati saldu dio Euskaltelen sarbide sareko zati bat ia 580 milioi euroren truke, ohar batean jakitera eman dutenez.

Konkretuki, EKT Cable (Netco berria, kable sarbide sareko erdiaren jabea) filiala saldu du. Bidasoa Aggregator inbertitzaileen partzuergoa, besteak beste, Asua Inversiones, Beraunberri, Inveready eta Onchenak osatzen dute.

Zehazki, zuntz optikoaren sareko azken miliaren % 51 saldu diote 'family offices' eta euskal enpresaburu talde bati, tartean, Ybarra Carega, eta Galindez (Solarpack) familiak daude.

Euskadi, Asturias eta Galizian, 1,2 milioi etxebizitzatan zuntz optiko sare berri bat zabaltzeko konpromisoa hartu dute bazkide guztiek.

EKT Cableren % 100 salduta, MasMovil taldeak ia 580 milioi euro eskuratuko ditu, horietako 500 zorra berriz ordaintzera bideratuko dituelarik. Euskaltelek berak berriro inbertituko du, % 49ko parte-hartzea lortzeko, "Netco berriaren aldeko apustua mantenduz".

Iragan udan, MasMovilek Euskaltel erosteko sinatu zuen 500 milioi euroko zubi-kreditua kitatzea da salmentaren helburu nagusia, hain zuzen ere.

Horrela, Euskaltelen kable sarea zuntz optikoarekin berritzeko gihar inbertitzailea lortu du MasMovilek, 10 Gbpsko abiadura martxan jarri ahal izateko XG-PON zuntza instalatzeko xedearekin.

Operazio hori bukatuta, Espainiako merkatuaren laugarren enpresa handienak Orange konpainiarekin bat-egitea adostu nahi du orain, bezero kopuruan Estatuko enpresa nagusia bihurtzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Telefonia mugikorra Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Enpresaburuak