Ekonomia -

Epaiketa

Bravoren emazte ohia: 'Egia esatera nator, errugabea naiz'

Irungo Ogasun bulegoan ustez egindako iruzurraren epaiketa epaiaren zain geratu da gaur.

Irungo Ogasun bulegoko iruzurraren epaiketa, epaiaren zain

01:21

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irungo Ogasun bulegoan ustez egindako iruzurraren epaiketa epaiaren zain geratu da gaur.

Azken deklarazioa Rosa Cobos, Jose María Bravoren emazte ohiak, egin du, errugabea dela esateko.

Rosa Cobos oso kopetilun iritsi da gaur azken saiora, eta, senarrak ez bezala, epaileak akusatuei aukera eman dienean, hitza hartu du, errugabea dela esateko.

"Egia esatera etorri naiz, zin egin dut, eta diot errugabea naizela", esan du epailearen aurrean.

Haren abokatuak erabat ukatu ditu leporatu zaizkion delituak. Senarrak diru-iturri bat baino gehiago zituela bazekiela esan du, eta horregatik, "delitu susmorik" ez zuela izan gaineratu du.

Abokatuak azpimarratu du fiskalek ez dutela diru-ikerketa zehatzik egin, eta okertzat eman ditu hainbat kontu, ez ordea faltsutzat, gero zehaztu duenez.

Akusazioek zazpi urteko zigor eskaria egin dute Rosa Cobosentzat, eta 24 eta 27 urteko espetxe-zigorra eta ia 2 milioi euroko isuna Jose Maria Bravorentzat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea