Ekonomia -
EBren bilera
Eurobonuen inguruko eztabaida nagusi, Bruselako goi-bileran
Europako buruek ez dute behin betiko erabakirik hartu, baina neurriak eztabaidatu dituzte ekaineko bilerara begira. Eurobonuen inguruko jarrera kontrajarriak agertu dituzte Merkelek eta Hollandek.
Erredakzioa
Europar Batasuneko (EB) estatuburuek eta gobernuburuek ezohiko bilera egin dute asteazken honetan Bruselan, hazkundea aztertzeko. Bertan, krisiari erabateko erantzuna emateko irtenbideak aztertu dituzte, orain arteko murrizketa eredua baztertuta.
Frantziaren eta Frantziaren harremanaren arteko aldaketa nabarmena izan da sozialistak Frantziako Gobernura heldu direlako. Hollandek eurobonuen alde egin du, Angela Merkelek aldiz kontra.
"Europar Batasuneko tratatuek beste Estatu batzuen zorra bermatzea ekiditen dute", esan du kantzilerrak. Oso antzekoak diren interes mota baxuek "bide okerretik" eraman gaituztela gaineratu du.
Herman Van Rompuyk konpromiso nahia eskatu du
Bilera hasieran, Europar Batasunak ekonomia berpiztu eta enplegua sortzeko har ditzakeen neurrien inguruan ''konpromisorako borondatea'' eskatu die agintariei Herman Van Rompuy Europako Kontseiluaren presidenteak.Gaurko bileran ez dute behin betiko erabakirik hartu, baina hazkundearen gaia eztabaidatu dute, ekainean egingo den goi-bilerari begira. Greziaren krisia eta Espainiako banku sistemaren arazoak ere jorratuko dituzte bertan. Bilerara sartu aurretik, Mariano Rajoyk ez du adierazpenik egin nahi izan, baina, goizean, Hollanderekin elkartu ondoren, Espainiaren egoeraz aritu da presidentea. ''Gaur-gaurkoz'', Europako erreskate funtsaz baliatzea baztertu du Rajoyk.Frantziako presidenteak, bestalde, bankuek, ''estatuetatik igaro gabe'', Europako funtsetik beharrezkoa duten laguntza eskuratzeko aukera izan dezatela defendatu du, eta proposamen hori aurkeztuko du gaurko bileran.Hollande vs Merkel: Eurobonuen inguruko haustura
Bilera abiatu baino lehen, ''lehenbailehen'' hazkundea bultzatzeko deia egin die Hollandek bertan bildu diren beste agintariei. Frantziako presidentearen ustez, 2012rako aurreikuspenak ''erabat negatiboak'' dira, eta 2013koak ere, ''ezkorrak''. Beraz,''Europar Batasunak hazkundea berriz aktibatu eta, aldi berean, epe luzera begira erreformak egin behar ditu'', esan du Hollandek. ''Orain egin behar da hazkundearen alde'', gaineratu du.
Frantziak eurobonoen aldeko jarrera du, baina Merkelek kontrako iritzia agertu du beste behin Bruselara iritsitakoan. Alemaniako kantzilerraren ustez, zorraren zama banatzeak ez du hazkundea pizten laguntzen. Merkel bonuak benetan beharrezkoak diren Estatuentzat ematearen alde dago, besteak beste, ondorengo herrialdeak jarri ditu adibide gisa: Grezia, Portugal, Italia eta Espainia".
Europar Batasunak Greziari konpromisoak betetzeko eskatu dio
Grezia Eurogunean jarraitzea nahi duela esan du François Hollande Frantziako presidenteak. Greziarrek hartutako konpromisoak errespetatu behar dituztela uste du Hollandek, eta, ekaineko hauteskundeetan Europaren aldeko erabakia hartzea eskatu die. "Greziak erabaki behar du, eta erabaki hori Europaren aldekoa izan behar da'', esan du Hollandek, Europar Batasuneko goi-bilerara iritsi denean.
Ordu batzuk lehenago, Panayotis Pikrammenos Greziako jarduneko lehen ministroarekin bildu da Merkel, eta Atenasi laguntza ematen jarraitzeko asmoa berretsi dio Alemaniako kantzilerrak, bigarren erreskateko konpromisoak betetzen badituzte.
Atenasek, bestalde, gezurtatu egin du Greziak euroa uzteko arriskuaren aurrean Eurotaldea kontingentzia planak prestatzen ari denik. Hainbat informazioren arabera, telefono bidez bilera egin omen dute hainbat herrialderako ordezkariek, Greziak euroa uzten baldin badu Euroguneko beste herrialdeek martxan jarri beharko luketen kontingentzia plana zehazteko.
Espainiak 1.100 milioi euro zuzenduko ditu gazteak lan munduan sartzera
Espainiak 1.100 milioi euro bideratuko ditu otsailetik gazteeak lan munduan sartzeko eta enpresa txikiak eta ertainak bultzatzeko, 2007-2013 denboraldiari dagokionez zegokizkion 10.700 milioietatik, Europako Batzordeak jakitera eman duenez.
Kopuru hori jarduera horretan erabiltzea Espainiako Gobernuak eta Madrilera bidalitako taldeak oraingoz hartutako erabaki baten emaitza izan da.