Ekonomia -

Suhiltzaileen LEP-a

Arabak eta Gipuzkoak 114 suhiltzaile plaza eskainiko dituzte

Oposizio-lehiaketa Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiarekin batera egingo da. LEP hau gainditzen duten baina plazarik lortzen ez duten pertsonak Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren aldi baterako lan poltsan sartuko dira suteen aurkako eta larrialdietako zerbitzuetarako.

Arabako suhiltzaileak. EITBren bideo batetik ateratako irudia.
Arabako suhiltzaileak. EITBren bideo batetik ateratako irudia.
Arabako suhiltzaileak. EITBren bideo batetik ateratako irudia.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak bihar argitaratuko du Arabako eta Gipuzkoako foru aldundietako suteak prebenitzeko eta itzaltzeko zerbitzuetan sartzeko hautaketa-prozesu berri baterako deialdia. Araban 46 lanpostu eskainiko dira, eta Gipuzkoan, 68.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, lehen aldia da Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak Euskadiko hainbat erakundetan suhiltzaile plazak betetzeko oposizio-lehiaketa bateratua egiten duena, eta, gainera, gehiago ere izan daitezke eskainiko diren lanpostuak, parte hartzen duten erakundeek hala erabakitzen badute.

Izena emateko epea irailaren 7an irekiko da. Lanpostu bat lortu ahal izateko, ezinbestekoa izango da 16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretiro adina ez izatea; C + E gidabaimena izatea puntu guztiekin, eta hizkuntza eskakizunarekin eta hezkuntza titulazioarekin lotutako baldintzak betetzea (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua,  Eskola graduatua, edo Lehen Mailako Lanbide Heziketa edo titulazio baliokidea).

Gainera, izangaiek ezingo dute osasun bazterketen taulan jasotzen diren gaixotasunetako bat ere izan. 

Hiru motatako probak gainditu beharko dituzte: ezagutza probak (test motako 2 ariketa), psikoteknikoak (arrazoitzeko gaitasunak, gaitasun mekanikoak, espazialak, hitzezkoak eta nortasuna ebaluatzekoak) eta gaitasun fisikokoak. Denak izango dira nahitaezkoak eta baztertzaileak.

LEP hau gainditzen duten baina plazarik lortzen ez duten horiek Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren aldi baterako lan poltsan sartuko dira, deialdia osatzen duten erakundeetako suteak prebenitzeko eta itzaltzeko euskal zerbitzuetan lanpostu hutsak eta ordezkapenak betetzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Lan Eskaintzak Suhiltzaileak Gipuzkoako Foru Aldundia Arabako Foru Aldundia