Ekonomia -
Bilera
EAEko erakundeek neurriak onartuko dituzte gaur inflazioaren aurka
Lehendakariak eta hiru ahaldun nagusiek agerraldia egingo dute 11:00etan neurrien berri emateko.
EITB Media
EAEko erakundeek neurri sorta bat onartuko dute ostegun honetan inflazioari aurre egiteko. Ekainean, % 10 baino gehiago hazi zen kontsumorako prezioen indizea (KPI).
Hain zuzen ere, Iñigo Urkullu lehendakaria eta Ramiro Gonzalez, Unai Rementeria eta Markel Olano Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ahaldun nagusiak batzartuko dira gaur goizean, eta agerraldia egingo dute 11:00etan, neurrien berri emateko.
EITB Mediak jakin duenez, neurriak berehala sartuko dira indarrean, eta eragin orokorrekoak izango dira.
Lehendakariaren eta ahaldun nagusien agerraldia, 11:00etatik aurrera, zuzenean jarraitu ahalko duzu eitb.eus-en.