Ekonomia -
Adegiko presidente berria
Gibelalde, ekintzaile bat Adegiren presidentetzan
1974an Hine izeneko enpresa sortu zuen (hidraulikoa, pneumatikoa eta elektronikoa) eta egun zortzi eskumendeko enpresa dauzka sei herrialdetan. Gibelaldek hainbat sari jaso ditu egindako lanagatik.
Erredakzioa
Pello Gibelaldek ondo baino hobeto ezagutzen ditu Adegiren barrenak, azken 12 urteetan zuzendaritzako kidea izan baita.
Gibelalde duela 67 urte jaio zen Legazpin, eta 1974an Hine enpresa sortu zuen. Hinek hidraulikoen, pneumatikoen eta elektronikoen esparruan lan egiten du.
Enpresan industria-sektore guztientzako ekipo eta sistemak olio-hidraulikoak egiten dituzte, ingeniaritza propioa erabilita. Gehienbat siderurgian, makina-erremintan, papergintzan, ontzigintzan, energia ekoizpenean eta antzeko sektoreetan egiten dute lan.
Hinek 319 langile ditu gaur egun, eta jabegoa Gibelalde familiarena da, % 100ean. Hine Group zortzi enpresak osatzen dute, sei herrialdetan banatuta.
Sariak eta aintzatesteak2008an, Hinek Gipuzkoako enpresa txiki eta ertain onenaren saria jaso zuen, Gipuzkoako Merkataritza Ganberaren eskutik.
Urtebete geroago, Gibelalderi Joxe Mari Korta Saria eman zioten, eta 2010ean, saria eman zioten "Bizitza osoa enpresari eskaintzeagatik, "Euskal Enpresaren Hitzordua" sarien 18. edizioan. Euskadiko Kutxak, EITBk eta Cinco Días eta Estrategia Empresarial hedabideek urtero antolatzen duten sariketan.