Ekonomia -

eae

Denis Itxasok transferentzien inguruko negoziaketak ez dramatizatzeko eskatu du

Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkariak nabarmendu duenez, bada "euskal autogobernuan sakontzen jarraitzeko" borondate errealik.

Denis Itxaso, Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaria. Artxiboko argazkia: EFE
Denis Itxaso, Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaria. Artxiboko argazkia: EFE
Denis Itxaso, Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaria. Artxiboko argazkia: EFE

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Denis Itxaso Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak adierazi du ez dagoela "dramatizatu beharrik" eskuduntzak Euskadira lekualdatzeko negoziaketetan. Izan ere, esan duenez, Espainiako Gobernuak euskal autogobernuan sakontzeko "erabateko borondatea" dauka.

Itxaso hedabideen aurrean mintzatu da astearte honetan, Espainiako Gobernuak urteko lehen seihilabetean erkidegoan betetako konpromisoen balantzea egiteko.

Olatz Garamendi Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailburuaren hitzez aritu da. Iragan ostiralean, "eszpetiko" agertu zen Pedro Sanchezen Gobernuak Gernikako Estatutua betetzeko borondate errealaren inguruan. Isabel Rodriguez Lurralde Politikako ministroarekin izandako bileraren ostean, eskualdatze prozesuaren "paralisiaz" kexatu zen.

Itxasok nabarmendu duenez, bada "euskal autogobernuan sakontzen jarraitzeko" borondate errealik. "Ez dago zalantzarik, jada transferitu diren 11 gaiek aditzera ematen dutenez", tartean, espetxeena eta Bizitzeko Gutxieneko Diru Sarrera.

Gai horietan "bideorria betetzen" ari direla baieztatu ostean, Gobernuko ordezkariak aitortu du zenbait gaietan "zailtasun tekniko eta juridikoak" daudela. Izan ere, Gernikako Estatutua "lehen belaunaldiko" testua da, eta onartu zutenean "kontzebituta ere ez zeuden" kontuak hartzen ditu barne.

Azaldu duenez, lekualdatzea erdiesteko negoziazioek ez dute "bi arerioren arteko" partidu baten antza izan behar; "akordio batera iritsi nahi duten bi kideren arteko lankidetza leial eta solidario baten emaitza" dira.

"Kontua ez da batak irabazi eta besteak galtzea", azpimarratu du Itxasok, eta gogora ekarri du ezin dela ahaztu badela "Vox bezalako ultraeskuineko alderdi bat, eremu honetan hartutako edozein erabaki atzera botatzeko prest dagoena". Hori dela eta, "oso garrantzitsua da lortutako akordioek erabateko segurtasun juridikoa izatea".

Gobernuko ordezkariak "denbora" eskatu du talde teknikoek lan egin dezaten, eta horregatik, azpimarratu du ez dagoela "dramatizatzeko" beharrik borondate politikorik ez dela ikusarazita, "egon badagoelako", eta Gobernua hala "erakusten" ari delako.

Ezker abertzaleari eskaria

Bestalde, Espainiako Gobernuko ordezkaria Euskadiko herri eta hirietako datozen jaietan indarkeriaren gorespen ekintzak gertatzeko aukeraz aritu da, eta ezker abertzaleari eskatu dio espazio publikoetan terrorismoaren biktimak "ez mintzeko".

"Garai berrietan, zauriak sendatzeak, etorkizunari begiratzeak eta bizikidetza lantzeak terrorismoaren biktimekiko errespetua ere dakarte haiekin", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Espainiako Gobernua albisteak Ekonomia Denis Itxasori buruzko albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa EAEko Autonomia Estatutua