Itxi

Ekonomia

LANA

Euskadiko sei lan eskaintzatik bat manufaktura industriatik dator

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Manufaktura industria enplegu bulegoetan erregistratutako lan eskaintzen % 15,6 da. Ekainari dagokionez, ia lan eskaintza guztiak jaitsi ziren, eta gora egin duen alor bakarra eraikuntza da.

  • Pertsona bat industrian lanean. Artxiboko argazkia: Irekia.

    Pertsona bat industrian lanean. Artxiboko argazkia: Irekia.

Euskadiko sei lan eskaintzatik bat manufaktura industriatik dator. Industria horrek 178 lan eskaintza sortu zituen joan den hilabetean Euskadin, hau da, enplegu bulegoetan erregistratutakoen % 15,6.

Zerrendan bigarren kokatzen dira osasun-jarduerak, hileko eskaintza guztien % 10,7a baitira, Lanbideren datuen arabera.

Ekainari dagokionez, ia lan eskaintza guztiak jaitsi ziren. Termino absolutuetan gehien jaitsi ziren eskaintzak manufaktura industriakoak izan ziren; % 58,8ko jaitsiera izan zuten. Termino erlatiboetan, bestalde, beherakadarik handiena arte jardueren eskaintzetan izan zen, % 82,6ko jaitsiera portzentualarekin.

Gora egin duen alor bakarra eraikuntza da.

Urtetik urterako saldoari dagokionez, termino absolutuetan administrazio publikoko eskaintzek izan dute bilakaerarik onena (% 138,4ko igoera), eta bilakaera okerrena izan duten eskaintzak artistikoak dira (% 65ko beherakada).

2022ko uztailean, Euskal Autonomia Erkidegoko enplegu-bulegoetan 1.138 eskaintza erregistratu ziren; hau da, ekainean baino 1.063 gutxiago, eta 2021eko uztailean baino 206 gehiago.

Bestalde, erregistratutako eskaintzen % 30 mugagabeak izan dira, eskaintzen % 69,6 aldi baterakoak, eta gainontzeko % 0,4 merkataritzakoak.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena