Ekonomia -

ELKARRIZKETA RADIO EUSKADIN

TicketBai ezartzeari "beldurrik ez izateko" eskatu die denda txikiei Gipuzkoako Foru Aldundiak

Fakturazio sistema berriaren ondorioz hainbat negozioren itxieraren aurrean esan ditu hitzok Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza diputatuak Radio Euskadin eta denda txikiei eskatu die "etorkizunean euren negozioa hobea izan dadin pausoak eman ditzaten".

Jokin Perona, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza diputatua
Jokin Perona, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza diputatua
Jokin Perona, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza diputatua

A.S. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

TicketBai online fakturazio-sistema berria martxan da Euskadin. Gipuzkoan, 12.000 autonomok bat egingo dute gaurtik aurrera proiektuarekin. Lehendik daudeni batuta, Foru Ogasunak aurrreikusitako zergadunen % 44 egongo da horrenbestez sistemaren barruan.

Aurrerantzean, mediku, albaitari, abokatu, arkitektu edo beste milaka profesional autonomok faktura egiten duten unean bertan Ogasunera bidaliko dute QR kode baten bitartez. Helburua? Zerga iruzurrari aurre egitea.

Jokin Perona Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza diputatuak Radio Euskadiko "Boulevard" saioan adierazi duenez, Gipuzkoako Foru Aldundiaren prozesu osoa datorren urteko ekainaren 1ean amaitzea espero da.

Sistema berri honekin "digitalizazioan beste urrats bat" eman nahi dela azaldu du Peronek, "zerbitzu hobea emateko". Ildo horretan, iruzurra ere murriztu ahal izango da", esan du. Hala ere, erabiltzaileak ia ez du aldaketa nabarituko, horren esanetan: "Erabiltzaileak jasotako zerbitzu hori une horretan bertan zerga-administrazioari aitortu zaiola ikusiko du", adierazi du.

TicketBai hiru Foru Ogasunen eta Eusko Jaurlaritzaren proiektu komuna da. Proiektu horren helburua betebehar legal eta tekniko batzuk ezartzea da, eta horrek esan nahi du jarduera ekonomikoa egiten duten pertsona fisiko eta juridiko guztiek fakturazio-software jakin bat erabili beharko dutela.

Pixkanaka ari da ezartzen Euskadin, eta Gipuzkoa izan da lehena. "Garrantzitsuena da hiru administraziook sistema berrian apurka-apurka sartzen joatea", esan du Foru diputatuak. "Oso harreman estua dugu. Uste dut gaur egun proiektua sendoagoa, hurbilagoa eta egokiagoa dela ", gaineratu du.

Negozio txiki askok sistema berriaren ondorioz negozioak itxi ote ditzaketen kezka dago, eta horren harira Peronak apena egongo dela aldaketarik lan egiteko moduan. Hala, denda txikiei "beldurrik ez izateko" deia egin die eta "etorkizunean euren negozioa hobea izateko pausoak eman ditzaten" eskatu die. Era berean, gogorarazi du lanean jarraituko dutela eta langileengandik "gertu" egongo direla, sektore guztiei behar duten laguntza jaso dezaten.

Bestalde, Iñigo Martinez UPTA langile autonomoen Elkarteko kideak kritikatu egin du sistema ezartzeko modua, eta adierazi du proiektu berriak ez dituela bereizten "hilabete amaierara iristen ez diren" autonomoak eta krisi ekonomikoaren ondorioz gaizki pasatzen ari direnak eta diru asko irabazten dutenak. "Ez da unea ezta lekua ere", esan du.

Era berean, foru administrazio bakoitza "bere kabuz joatea" "bidegabea" iruditzen zaio. "Batzuk orain, beste batzuk gero", azaldu du.

Azkenik, adierazi duenez, "digitalizazioaren aro honetan jaio garen jendearentzat beste urrats bat da", baina "Muskizen mertzeria bat duen adineko pertsona batentzat oso konplikatua". Hala, sistema berriak "Administrazioarentzat eta aholkularitzarentzat abantailak" dituela onartu du. Baina merkatariarentzat eta autonomoarentzat nahaspila eta arazo handia izango da", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Merkataritza Zerga politika gaur TicketBai 2024