Ekonomia -

Sektore Batzarra

Likidotutako gas naturaleko Bilboko Portuko bigarren zamalekuaren abiaraztea bizkortzea eskatu du Tapiak

Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak Energiako Batzar Sektorialean egin du eskaera, asteazkenean; halaber, segurtasuneko erregulazio-baliabideak ere eskatu ditu, bermatzeko gas natural likidotua daramaten kontratatutako itsasontziak heldu egiten direla.

Arantxa Tapia, artxiboko irudian. EITB Mediako bideo batetik hartutako argazkia.
Arantxa Tapia, artxiboko irudian. EITB Mediako bideo batetik hartutako argazkia.
Arantxa Tapia, artxiboko irudian. EITB Mediako bideo batetik hartutako argazkia.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Likidotutako gas naturaleko Bilboko Portuko bigarren zamalekuaren abiaraztea "nabarmen" bizkortzea eskatu du Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak asteazken honetan, Madrilen, Energiako Batzar Sektorialean. Tapiak, halaber, segurtasuneko erregulazio-baliabideak ere galdegin ditu, bermatzeko likidotutako gas naturala daramaten kontratatutako itsasontziak heldu egiten direla, eta eskatu ere eskatu du gasbidearen konexio-ahalmena hobetzea, Irunen bidez.

Batzarrean, Arantxa Tapiak esker ona agertu dio Espainiako Gobernuari, Eusko Jaurlaritzak egindako iradokizun jakin batzuk kontuan izan baititu, hain zuzen ere industria intentsiboaren eteteko gaitasuneko eta kogenerazioko baliabideak aktibatzea. Zehaztu duenez, "oso ongietorriak" dira neurri horiek, euskal industriako zati garrantzitsu baten aldetik, "enpresa batzuk aldi baterako eteten ari baitira ekoizpena, prezio altuen ondorioz".

Euskadik nahi du Espainiak "nabarmen" bizkortzea likidotutako gas naturaleko Bilboko Portuko bigarren zamalekuaren abiaraztea; gainera, gogora ekarri duenez, uztailean, Nazioaren Politikako Eztabaidan, konpromiso hori adostu zuten.

Gainera, azpimarratu du Jaurlaritzak interesa duela Irunen bidez gasbidearen konexio-ahalmena hobetzeko, eta eskatu du ostiraleko Ministroen Kontseiluan gaia jorratzea: "Hobekuntza hori ez da nahikoa izango; gero, hainbat ekintza gauzatu beharko dira, frantziar Estatuan".

Gogorarazi duenez, Euskadiko Kontingentzia Energetikoaren Planak aurreikusita ditu beste neurri garrantzitsu batzuk ere; esate baterako, segurtasuneko erregulazio-baliabideak aktibatzea, bermatzeko gas natural likidotua daramaten kontratatutako itsasontziak heldu egiten direla: "Pandemia-garaian musukoekin gertaturikoa saihestu behar da", azaldu du.

"Egun, nolabaiteko hornitze-segurtasuna izan dezakegu, baina, nola prezioak igotzen ari diren, edo lehiakortasuna egon daitekeen, agian itsasontzi horietako baten bat desager liteke", ohartarazi du.

Europako Ministroen Kontseilari begira, eskatu dio Espainiako Gobernuari hau proposatzeko: CO2ko isurpenen kontrolarekin lotutako doikuntza-baliabideak bizkortzea mugetan; bestela, "ona ez den lehiakortasuna ari gara sortzen, bereziki une honetan da txarra".

Halaber, uste du bizkortu behar direla, Europa mailan, energia eolikoak sortzeko azpiegituren tramitazioak. Halaber, adierazi du lan egin behar dela Europako industria horniketa-kateetan egon dadin.

"2030ean, 500 GW horietara iritsi behar gara. Zortzi urte geratzen dira, eta denok dakidu horrelako ekintzak abian jartzeko denbora luzea behar dela, sei edo zazpi urte", zehaztu du Tapiak Batzarrean. Berretsi egin du beharrezkoa dela "tramitazio horiek guztiak bizkortzea, eta ziurtatzea europar industria hornitze-kate guztietan izango dela".

"Ez diot protekzionismorik egon beharko litzatekeenik; nik diot europar industriak ezin duela kalterik jasan beste batzuek ekoizten dutelako prezio askoz ere txikiagoetan, guk Europan hori ezin dugulako", aldarrikatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza albisteak Bilboko Portua argazkiak Ekonomia berriak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Gas naturala