Ekonomia -

prezioen mugatzea

Tapiak gizarte bonu bat proposatu du, "gaizkien pasatzen ari diren pertsonentzat"

Sailburua gizarte bonu baten alde azaldu da, ekoizleei eragin diezaieken prezioen mugatzearen aurrean. Neurriak "beste modu batera" ezar daitezela proposatu du, ez dadin lehen sektorea izan "egoera honetako jasailea".

Arantxa Tapiak lehen sektorearekin egindako bilera. Argazkia: Irekia
Arantxa Tapiak lehen sektorearekin egindako bilera. Argazkia: Irekia
Arantxa Tapiak lehen sektorearekin egindako bilera. Argazkia: Irekia

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren arabera, pobrezia energetikorako gizarte bonu bat dagoen era berean, "agian, gaizkien pasatzen ari diren pertsona horientzako gizarte bonua da hartu beharreko neurria". Espainiako Gobernuaren prezioak mugatzeko proposamenaz ari zen, eta azpimarratu du egoerak ezin diela "ekoizleei eragin", ezta "Euskadin ditugun ustiategietako batzuk aurretik eraman" ere.

Nekazal sindikatuetako eta arrantzaren munduko ordezkariekin bildu da sailburua astelehen honetan, sektoreak unean bizi duen egoera aztertzeko. Bilera horretan, Euskadiko Kontingentzia Energetikorako Planak jasotzen dituen neurri nagusiak aztertu dituzte horiek elikaduraren sektorera eraman ahal izateko moduarekin batera. Yolanda Diaz Espainiako Gobernuko bigarren presidenteordeak oinarrizko produktuei ezarri nahi dien muga ere izan dute hizpide, baita neurriak Euskadiko ustiategietan izan dezakeen eragina ere.

Bileraren ondotik, industria sektorearen antzera, nekazaritzak eta abeltzaintzak egungo testuinguruaren zailtasunei aurre egin behar dietela azpimarratu du Tapiak. Horrela, gogorarazi duenez, "energiaren prezioa guztientzat berdina da, eta eurak ere energia behar dute ustiategietan; gasolioa behar dute".

"Azken kontsumitzaileei" prezioak mugatzeko ideiaren inguruan, "batez ere, okerren pasatzen ari direnei, egoeraren pairatzaile ez bihurtzeko", "modu ezberdinean egiterik" badagoela uste du sailburuak. "Ekoizleek egoera ez pairatzea", defendatu du Tapiak.

"Salneurriak mugatzen direnean, katearen azkenean dagoena ahulena da, gure ekoizleak, alegia", ohartarazi du.

Horregatik, pobrezia energetikoari aurre egiteko bonu sozial bat dagoen bezala, "baliteke okerren pasatzen ari diren pertsonentzako neurri egokiena bonu sozial bat izatea", nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza albisteak Ekonomia berriak Albisteak Gaur Albisteak Kontsumoari buruzko albisteak