Ekonomia -

energia aurrezteko plana

Energia aurrezteko plana negoziatzeko bilduko dira ostegun honetan Espainiako Gobernua eta Alderdi Popularra

PPren "erreskate" energetikorako planak AIREF energetikoa sortzeko neurriak, energiaren prezioa finkatzeko formula berrikustea, eta faktura elektrikoan ezarpena sinplifikatzea proposatzen ditu.

Teresa Ribera, Trantsizio Ekologikorako ministroa: Argazkia: EFE
Teresa Ribera, Trantsizio Ekologikorako ministroa: Argazkia: EFE
Teresa Ribera, Trantsizio Ekologikorako ministroa: Argazkia: EFE

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Teresa Ribera Espainiako Gobernuko hirugarren presidenteorde eta Trantsizio Ekologikorako ministroa eta Juan Bravo PPko Ekonomia arduraduna ostegun honetan, irailak 22, bilduko dira neurri energetikoak negoziatzeko; oposizioko lehen alderdiak energia aurrezteko plana Gobernuari bidali eta 10 egunera, hain justu ere.

Energiaren arloan hartzen diren erabakiek espainiarren bizitzan eragina izango duela aldarrikatu du Feijook, eta "Gobernuak alternatiba politikoarekin estatu-politika bat adostea" merezi duela gaineratu du, herritarrei "energia eskuragarriagoa, jasangarriagoa eta lehiakorragoa" eskainiko dituen erreformak lortzeko.

Aipatu bilera Kongresuko Osoko Bilkurak, PPren aurkako botoarekin, energia konpainia handiei eta bankuei aldi baterako zerga ezartzeko PSOEren eta Unidas Podemosen lege proposamena onartu ostean egingo da. 

PPko iturriek nabarmendu dutenez, "Gobernuaren planaren eta Europako Batzordearen planaren arteko desadostasunek" bultzatu dute bilera egitera. Izan ere, popularren ustez, Bruselak proposatutako tasa eta Pedro Sanchezek proposatutakoa "guztiz kontrakoak" dira Gobernua enpresa baten fakturazioa zergapetzen ari baita, ez mozkinak.

Alderdi Popularraren "erreskate" plana

Popularren energia aurrezteko planak, besteak beste, honako hauek proposatzen ditu: energia AIREF bat sortzeko neurriak ezartzea, energiaren prezioa finkatzeko formula berrikustea, faktura elektrikoaren ezarpena sinplifikatzea, eta energia isurtzeko iturriei uko ez egitea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako Gobernua argazkiak Espainia bideoak Pedro Sánchez argazkiak Ekonomia Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Alberto Núñez Feijóo Energia aurrezteko neurriak gaur Energia kontsumoa