Ekonomia -

Krisia Espainian

Espainiako Gobernua Washingtonera joango da gaur, babes bila

Soraya Saenz de Santamaria AEBetako Altxor idazkariarekin eta NDFko zuzendariarekin batzartuko da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteordea Washingtonera joango da gaur, Timothy Geithner AEBetako Altxor idazkariarekin eta Christine Lagarde Nazioarteko Diru Funtseko (NDF) zuzendariarekin batzartzeko.

Horrela, Mariano Rajoyren Exekutiboa babesak biltzen saiatuko da, merkatuak Espainia zigortzen ari diren honetan.

Lehen bilera Lagarderekin egingo du, 14:30ean (20:30ak Euskadin), eta ondoren Geithnerrekin izango da, 16:30ean (22:30).

AEBetara egingo duen lehen bidaia ofiziala izango da, eta Gobernuak abiatutako murrizketak eta erreformak azaltzeko aprobetxatuko du.

Apirilean, Geithner eta Lagarde Luis de Guindos Ekonomia ministroarekin batzartu ziren, NDFren udaberriko bileren baitan.

Urte hasieran, gainera, Geithner Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentearekin bildu zen.

Duela aste batzuk, NDFko zuzendariak esan zuen Rajoyk abiatutako erreformak "txalotzeko modukoak" direla, baina "hazkundea ez itotzen" saiatu behar dela.

NDFren kalkuluen arabera, Espainiako ekonomia % 1,8 jaitsiko da aurten, baina % 0,1 haziko da 2013an.

Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteordea Washingtonera joango da gaur, Timothy Geithner AEBetako Altxor idazkariarekin eta Christine Lagarde Nazioarteko Diru Funtseko (NDF) zuzendariarekin batzartzeko.Horrela, Mariano Rajoyren Exekutiboa babesak biltzen saiatuko da, merkatuak Espainia zigortzen ari diren honetan.Lehen bilera Lagarderekin egingo du, 14:30ean (20:30ak Euskadin), eta ondoren Geithnerrekin izango da, 16:30ean (22:30).AEBetara egingo duen lehen bidaia ofiziala izango da, eta Gobernuak abiatutako murrizketak eta erreformak azaltzeko aprobetxatuko du.Apirilean, Geithner eta Lagarde Luis de Guindos Ekonomia ministroarekin batzartu ziren, NDFren udaberriko bileren baitan.Urte hasieran, gainera, Geithner Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentearekin bildu zen.Duela aste batzuk, NDFko zuzendariak esan zuen Rajoyk abiatutako erreformak "txalotzeko modukoak" direla, baina "hazkundea ez itotzen" saiatu behar dela.NDFren kalkuluen arabera, Espainiako ekonomia % 1,8 jaitsiko da aurten, baina % 0,1 haziko da 2013an.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Espainia Ameriketako Estatu Batuak albisteak Espainiako Gobernua Espainia argazkiak NDF argazkiak Ekonomia 2024 Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea