Ekonomia -
Bigarrena
Finantza erreforma onartu dute, PSOEren eta CiUren abstentzioarekin
Araua lege proiektu gisa tramitatzea onartu du Gobernuak, PSOEk kontrako botoa eman ez zezan.
Erredakzioa
Bigarren finantza erreforma onartu dute ostegun honetan Diputatuen Kongresuan, PPren, Coalicion Canaria alderdiaren eta UPNren baiezko botoekin. Erreformak kontrako 28 boto jaso ditu, eta PSOE eta CiU abstenitu egin dira.
Gobernuak onartu egin du araua lege proiektu gisa tramitatzea, PSOEk kontrako botoa eman ez zezan. Orain, alderdiek zuzenketak aurkeztu ahal izango dizkiote erreformaren proiektuari.
Testua lege proiektu gisa tramitatzeko proposamenak talde guztien baiezkoarekin egin aurrera.
PSOEren eskaerak
Bankuen erreskateetan ''diru publikoko euro bakar bat ere'' ez galtzea eskatu du PSOEk. Bankuen egoera kontuan hartzeaz gain, testuak familien, enpresa txiki eta ertainen eta bankuetan beren aurrezkiak dituzten herritarren egoera ere kontuan hartzea eskatu dute sozialistek.
Hornidurak, 28.000 milioi eurokoak
Bankuek dituzten higiezinen aktibo ez-arriskutsuetarako 28.000 milioi euroko hornidura izatea eskatuko die bigarren finantza erreforma honek. Orain hiru hilabete, aktibo arriskutsuei aurre egiteko 54.000 milioiko hornidura eskatzen hasi zitzaien.Neurri hau nahikoa izango ote den galdetuta, De Guindosek esan du hilabete barru jakingo dutela Espainiako banketxeek zein diru premia duten.Bankiako kudeaketari kritikak
Saioan zehar hainbat kritika jaso ditu Gobernuak, BFA-Bankia taldearen auzia dela-eta. Hezkuntza eta osasun mailan murrizketak egiten diren bitartean herritarrek ez dutela ulertzen Bankia erreskatatu izana esan dute diputatuetako askok, eta nazionalizazioaren arrazoiak azaltzeko eta egoera eragin dutenei erantzukizunak eskatzeko galdegin diote Gobernuari aho batez.