Ekonomia -

ENERGIA KRISIA

Espainiako Gobernuak energia krisiari aurre egiteko neurri berriak iragarri ditu

Guztira, 3.000 milioi euroko neurri sortekin biztanleriaren % 40 babestea du helburua. Halaber, galdara zentralizatua duten familiei laguntzak emango zaizkie faktura arautu baten bidez. Ministroen Kontseiluak datorren asteartean onartuko du neurri sorta berria.

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea. Argazkia: Efe
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea. Argazkia: Efe
Pedro Sanchezek herritarren babeserako neurri energetiko gehiago iragarri ditu

2:42

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak argindarraren eta gasaren igoera arintzeko neurri sorta berria iragarri du ostegun honetan. Horretarako, Gobernuak 3.000 milioi gehiago mobilizatuko ditu Estatuko Aurrekontu Orokorretatik.

Sanchezek asteazken honetan Diputatuen Kongresuan egindako agerraldian aurreratu duenez, datorren Ministroen Kontseiluan onartuko duten dekretuak biztanleriaren % 40 babestea du helburu.

Besteak beste, gizarte bonu elektrikoa indartuko da, 1,3 milioi etxeri eragingo diona, deskonturako eskubidea duen energia kopurua % 15 handituko da, edo diru sarrera txikiak dituzten familien fakturetan % 40ko deskontua izateko eskubidea duten kontsumitzaile elektrikoen kategoria berri bat sortuko da aldi baterako.

Gasari dagokionez, gas galdara komunitarioen etxeetako berokuntzaren eta ur beroaren kontsumoari buruzko neurri batzuk ere aurreratu ditu presidenteak.

Energia krisiari aurre egiteko neurri berriak
Energia krisiari aurre egiteko neurri berriak
Energia krisiari aurre egiteko neurri berriak

00:56

Hauek dira Espainiako Gobernuak iragarritako babes neurri berriak:

- Gas naturaleko galdara komunitarioa duten familientzako laguntza.

Tarifa arautu berri bat sortuko da (TUR) gas naturaleko galdara komunitarioak dituzten bizilagunen komunitateentzat. Neurriari esker, 1,7 milioi etxetan faktura egungo merkatu baldintzekin ordainduko lukeenaren erdira jaitsiko litzateke.

- Bonu sozial elektrikoa indartzea.

Dagoeneko, bonu elektrikoa duten 1,3 milioi familien kasuan:

– Aplikatutako deskontua % 65era eta % 80ra igoko da.

– % 15 igoko da deskonturako eskubidea duen energia kopurua.

Aldi baterako, kontsumitzaileen kategoria berri bat sortu da, diru sarrera murriztuak dituzten familien fakturetan % 40ko deskontua izateko eskubidearekin. Kategoria berri horrek beste 1,5 milioi familiari eragingo die.

- Gizarte bonu termikoaren hobekuntza.

2022an eta 2023an, familia kalteberentzako bonuaren aurrekontua bikoiztu egingo da. Horrela, batez besteko laguntza 375 eurora arte bikoiztuko da etxe bakoitzeko, eta gutxieneko laguntza 40 eurora igoko da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Espainia Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Energia aurrezteko neurriak gaur Elektrizitatea Energia gaur Energia berriztagarriei buruzko albisteak