Ekonomia -

Kooperatiben taldea

Mondragon Korporazioaren irabaziek % 30 egin zuten behera 2011n

125 milioi euroko irabaziak lortu zituzten iaz, eta 178 milioikoak 2010ean. Hala ere, industriak ''inoizko maximorik handiena'' lortu zuen nazioarteko salmentetan, eta enpleguari eutsi zion taldeak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mondragon Korporazioak 125 milioi euroko irabaziak lortu zituen 2011n; 2010ean baino ia % 30 gutxiago, 178 milioi euro irabazi baitzituen orduan. Mondragonen irabazi operatiboak, berriz, 343 milioi eurokoak izan ziren joan den urtean.

Ohar batean, 2011ko emaitzen berri eman du kooperatiben taldeak. Bertan azaldu dutenez, industria arloak ''inoizko maximorik handiena'' lortu du nazioarteko salmentetan, 3.973 milioi euroko markarekin. Edonola ere, salmentak 13.969 milioi eurokoak izan ziren 2011n, 2010ean baino 20 milioi euro gutxiago.

Enplegu mailari dagokionez, eutsi egin dio taldeak (83.569 langile), 2010ean baino % 0,1 kontratu gehiago eginda.I+G+b arloan 165 milioiko inbertsioa egin zuen taldeak, eta ''nazioarteko estrategia'' izan da joan den urteko elementu klabea, 2010eko datuekin alderatuta % 10 egin baitu gora.

Mondragon Korporazioak 125 milioi euroko irabaziak lortu zituen 2011n; 2010ean baino ia % 30 gutxiago, 178 milioi euro irabazi baitzituen orduan. Mondragonen irabazi operatiboak, berriz, 343 milioi eurokoak izan ziren joan den urtean.Ohar batean, 2011ko emaitzen berri eman du kooperatiben taldeak. Bertan azaldu dutenez, industria arloak ''inoizko maximorik handiena'' lortu du nazioarteko salmentetan, 3.973 milioi euroko markarekin. Edonola ere, salmentak 13.969 milioi eurokoak izan ziren 2011n, 2010ean baino 20 milioi euro gutxiago.Enplegu mailari dagokionez, eutsi egin dio taldeak (83.569 langile), 2010ean baino % 0,1 kontratu gehiago eginda. I+G+b arloan 165 milioiko inbertsioa egin zuen taldeak, eta ''nazioarteko estrategia'' izan da joan den urteko elementu klabea, 2010eko datuekin alderatuta % 10 egin baitu gora.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Mondragon korporazioa albisteak Ekonomia berriak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak