Ekonomia -

LAN ESKAINTZA PUBLIKOA

Iñigo Urkulluk beste 4.000 lanpostuko Lan Eskaintza Publikoa iragarri du Hezkuntzan

Ikasturte honetan, 7.000 lanpostutik gorako Lan Eskaintza Publikoak (LEP) egingo dira, iragarrita zeuden 3.000 lanpostuak ere kontuan hartuta.

Iñigo Urkullu Eusko Legebiltzarrean. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia
Iñigo Urkullu Eusko Legebiltzarrean. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia
Urkulluk beste 4.000 lanpostuko Lan Eskaintza Publikoa iragarri du Hezkuntzan

0:30

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak 4.000 lanpostuko Lan Eskaintza Publikoa iragarri du Hezkuntzan. 4.000 horiei aurretik jakinak ziren (3.000) gehitu behar zaizkie; beraz, ikasturte honetan, 7.000 postu eskainiko dira.

Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan, Euskal Eskola Publikoaren "funtsezkotasuna" bermatzeko Eusko Jaurlaritzak hartutako neurriei buruz galdetu dio Elkarrekin Podemos-IUk Urkullu lehendakariari, eta orduan egin du iragarpena.

Zehazki, Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemos-IUk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak "norabide aldaketa" eskatu dio Eusko Jaurlaritzari, baita etorkizuneko Hezkuntza legeak Euskal Eskola Publikoa sistemaren "ardatz egituratzailea" izateko "mekanismoak" barneratzea ere.

Urkullu lehendakariak ziurtatu duenez, "eskola publikoaren funtsezkotasuna" bermatuko dute Hezkuntza legeak, sindikatuekin lortutako akordioek, 2023rako Aurrekontuek eta Eusko Jaurlaritzak hartutako 43 konpromisoek. Ildo horretan, gogorarazi du Hezkuntza Sailak hiru hilabetetik behin agerraldia egiten duela Hezkuntza itunaren jarraipen batzordean eboluzio mailaren berri emateko.

Halaber, gogorarazi du "euskal eskola publikoaren aldeko apustua Jaurlaritzaren programan" dagoela, eta, beraz, "ez dagoela zalantzarik". Horrez gain, azpimarratu du iragan maiatzaren 26an, Eusko Jaurlaritzak akordioa sinatu zuela sindikatu nagusiekin, "euskal sare publikoa modernizatzeko eta indartzeko".

Testuinguru horretan, adierazi du ikasturte honetan "ikastetxe publikoak indartu" egin direla, aurreko ikasturtean baino 723 profesional gehiagorekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Funtzionarioak bideoak Gizartea Ekonomia 2024 Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Hezkuntza sistemako albisteak Lan Eskaintzak