Ekonomia -

Lan-gatazka

Bizkaibuseko langileek greba egingo dute gaur, Gernikako Azken Astelehenaren azokarekin bat eginda

Gainera, elkarretaratzea egingo dute udalerri horretan, "Lan Hitzarmen Duinaren Alde" lelopean. UGTk lan hitzarmenaren negoziazioaren blokeoa salatu du, 2020ko abenduaz geroztik gaurkotu gabe dagoelako.

Bizkaibusek greba eguna du bihar Busturialdean. Argazkia: EITB Media
Bizkaibusek greba eguna du bihar Busturialdean. Argazkia: EITB Media
Bizkaibusek greba eguna du bihar Busturialdean. Argazkia: EITB Media

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaibus Busturia Lea Artibai (BLB) enpresako langileek 24 orduko greba egingo dute astelehen honetan, Gernikako Azken Astelehenaren azokarekin bat eginda. Gainera, elkarretaratzea egingo dute Gernikako Jose Antonio Agirre plazan 12:00etatik 13:00ak arte, "Lan Hitzarmen Duinaren Alde" lemapean.

Enpresa batzordeak jakitera eman duenez, KPIra egokitutako soldata igoerak eskatzen dituzte, "Bizkaibuseko beste operadore batean negoziatu den bezala", eta soldata desberdintasun horiekin amaitzeko eskatu dio Bizkaiko Foru Aldundiari, zerbitzuaren erantzulea den heinean.

Bermeo, Lekeitio, Ondarroa, Gernika, Mungia, Ermua, EHU eta Galdakao Ospitalea Bilborekin lotzen ditu Bizkaibus zerbitzu horrek. Batzordeak iragarri du, hitzarmenaren negoziazioa lortu ezean, lanuzteekin jarraituko dutela.

Biharko greba egunaz gain, lanuzteak egingo dituzte 05:50etik 09:20ak arte eta 18:00etatik 21:30ak arte azaroaren 2, 7, 9, 14, 16, 21, 25, 28 eta 30ean.

Hitzarmenaren negoziazioaren blokeoa salatu du UGTk, 2020ko abenduaz geroztik gaurkotu gabe baitago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Herriak eta Hiriak Bizkaia Grebak Gernika-Lumo Ekonomia Bizkaibus gaur Eguneko albisteak Albisteak Zer gertatu da Markina-Xemein herrian? Garraio publikoa gaur Lea-Artibai Lan gatazkak albisteak gaur