Ekonomia -

2023ko AURREKONTUAK

Azpiazuk esan du 2023ko aurrekontuei esker "denboraleari aurre egin ahal" izango diotela

Ekonomia eta Ogasun sailburuak Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetako Batzordearen aurrean azaldu du gaur datorren urteko aurrekontu proiektua.

Pedro Azpiazu, gaur, EGABeko kideen aurrean.
Pedro Azpiazu, gaur, EGABeko kideen aurrean.
Pedro Azpiazu, gaur, EGABeko kideen aurrean.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2023rako Eusko Jaurlaritzak onartu duen aurrekontuen proiektuak "denboraletik" onik ateratzeko eta "portura ondo iristeko" balioko du. Hala esan du, gaur, Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetako Batzordearen (EGAB) aurrean egindako aurkezpenean.

Datorren urteko kontuak atalez atal azaldu ditu sailburuak aipatutako batzordearen aurrean. Bertan esan duenez, Jaurlaritzaren hazkunde aurreikuspena 2023rako % 2,1ekoa da, eta Ardura Fiskalerako Agintaritza Independentearen "onespena" du egindako prebisioak.

"Pandemia aurretik aurreikuspena % 1,8koa zela nabarmendu nahiko nuke, zifra berrien gaineko irakurketa egiteko", esan du Azpiazuk. Zentzu horretan, enpleguari dagozkion aurreikuspenak ere jarri ditu mahai gainean: "2023rako 12.000 enplegu sortzea aurreikusten dugu, lagabezia tasa % 8,4an ezarriz".

Agertoki horretan, "lasaitasuna" eskatu du sailburuak, "zentzugabeko gerra baten ondorioak pairatzen jarraituko badugu ere".

Gobernu Kontseiluak onartutako aurrekontuen proiektua 14.250,7 milioi eurokoa da, hau da, % 8,7ko igoera 2022ko aurrekontuen aldean (1.142 milioi euro gehiago). Azpiazuk nabarmendu duenez, "oposizoko alderdiek kontuak babestea" espero dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Eusko Legebiltzarra Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak EAEko Aurrekontuak