Ekonomia -
bankuei zergak
Errioxak "ordaina" eskatuko du EAEk eta Nafarroak energiaren eta bankuen zergetatik funtsak jasoz gero
Errioxako PSOEko idazkari nagusiak larunbat honetan adierazi duenez, "Errioxa konplexurik gabe defendatuko dugu nonahi".
agentziak | eitb media
Concha Andreu Errioxako PSOEko idazkari nagusiak iragarri duenez, "Errioxak merezi duen ordaina" eskatuko dio Espainiako Gobernuari, "Euskadik eta Nafarroak bankuei eta elektrizitateari ezarritako zerga berrietatik eratorritako funtsak jasotzen badituzte".
Buruzagi sozialista eta eskualdeko Gobernuko presidentea ere badenak adierazpen horiek egin ditu larunbat honetan Riojaforumen (Logroño) izaten ari den Eskualde Batzorde batean.
Errioxako Autonomia Estatutuaren 46. artikuluak Estatuaren konpentsazioa aurreikusten du Errioxako erkidegoarentzat, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako foru-araubideek duten "muga-efektuagatik".
"Foraltasunagatik aparteko zerga horiengatik mozkinak jasoko badituzte, Errioxak ere eskatuko ditu. Ordain hori legez merezi dugu. Hemen, bakoitzak bere berezitasuna dugu, eta gurea ere existitzen da", berretsi du eta, gaineratu duenez, "Errioxa konplexurik gabe defendatuko dugu nonahi".