Ekonomia -

Espainiako Gobernua

Espainiako Gobernuak hipoteken igoerari aurre egiteko neurri berriak onartu ditu

Interes tasen igoeragatik zaurgarriak diren edo zaurgarritasun arriskuan dauden etxeetako finantza egoera arintze helburu, Espainiako Gobernuak neurri sorta onartu du. Asmoa da neurri horiek urtarrilaren 1etik aurrera izatea eskuragarri.

Hainbat pertsona, Bilboko kale batean. Argazkia: EITB Media.
Hainbat pertsona, Bilboko kale batean. Argazkia: EITB Media.
Hipoteka ez ordaintzeko arriskuan daudenei laguntzeko neurriak onartu ditu Ministro Kontseiluak

1:11

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Interes tasen igoeragatik zaurgarriak diren edo zaurgarritasun arriskuan dauden espainiar Estatuko etxeetako finantza egoera arintzea helburu, Espainiako Gobernuaren Ministro Kontseiluak neurri sorta onartu du asteartean. Espainiar Gobernuaren asmoa da neurri horiek 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera izatea eskuragarri, milioi bat familiari baino gehiagori hipoteka karga arintzeko, egonkortasun finantzarioa babestuta.

Testuinguru horretan, Espainiako Gobernuak jakitera eman duenez, etxeek eskura dituzten neurriak zabaltzeak ekarriko du, alde batetik, "familiek hipoteka karga modu eraginkorrean arintzeko aukera gehiago izatea", eta, bestetik, "etxeek ziurtasun handiagoa izatea gastu mailan, epe ertainera eta luzera, euren beharretara eta egoera finantzariora ondoen egokitzen zaien neurria aukeratu ahal izateko".

Pedro Sanchezen Gobernuak zehaztu duenez, egun, espainiar Estatuan, 3,7 milioi hipoteka daude Euribor indizeari lotuta: "Errentak babesteko neurriei esker, eta kontuan izanik kreditu stockak behera egin duela, familien egoera finantzarioa onbideratuagoa da iraganean baino, aurreztea handiagoa dute, eta zorpetzea, aldiz, txikiagoa. Horrez gain, "egun, lau hipotekatik hiru tasa finkora ematen dituzte, batez besteko hondakin epea 10 urtera jaitsi da 2021ean, eta hipoteka ordaintzeko errentaren % 40 baliatzen duten etxeetako ehunekoak nabarmen egin du behera azken urteotan", azpimarratu du iturriak.

Ildo horretan, onartutako neurriek hiru arlotan ezarriko dituzte: alde batetik, "familia zaurgarrien tratamendua hobetuz"; bigarrenez, "beste denbora jarduketa bat zabalduz, interes tasen igoeragatik zaurgarritasun arriskuan dauden familientzat"; eta, azkenik, "kredituen aurreratutako amortizazioa errazteko eta hipotekak tasa finko bilakatzeko neurriak hartuz".

Zer ondorio ekarriko dizkiete bankuei hipotekadunentzako laguntzek?
Zer ondorio ekarriko dizkiete bankuei hipotekadunentzako laguntzek?
Zer ondorio ekarriko dizkiete bankuei hipotekadunentzako laguntzek?

1:00

2012an onartutako Jardunbide Egokietako Kodea, hobetuta

Hala, Espainiako Gobernuak azaldu du neurrietan hobekuntzak daudela hipoteka zordun zaurgarrientzako Jardunbide Egokietako Kodeari dagokionez; 2012an onartu zuten kode hori, eta egungo egoerara moldatu nahi izan dute. Zordun zaurgarriek aukera izango dute "hipoteka mailegua berregituratzeko, interes tasa txikiagoarekin, nagusiaren bost urteko gabezian (Euribor % -0,1, egun + % 25 da)". Halaber, etxebizitza ordainean ematea eskatzeko epea bi urtera luzatu dute, eta, beharrezkoa balitz, bigarren berregituraketa egiteko aukera ere aurreikusten dute.

Gainera, "jarduketa arloa handitzeko asmoarekin", aukera ematen diete 25.200 eurotik beherako errenta duten etxeei (hau da, IPREM halako hiru; IPREM da Eragin Anizkunetako Adierazle Publikoa, eta espainiar Estatuan laguntzak, dirulaguntzak edo langabezia subsidioa emateko erreferentzia gisa erabiltzen dute), "baldin eta hileko errentaren % 50 baino gehiago hipoteka ordaintzeko baliatzen badute, baina ez badute betetzen hipoteka ahalegineko % 50eko gehikuntzako egungo irizpidea", Kodeari heltzeko, bi urteko gabeziarekin, gabezia epean tasa txikiagoarekin eta epea zazpi urtera arte luzatuz.

Espainiar Gobernuak adierazi duenez, neurria beharrezkoa da "hipoteka ahalegin handiegia egin behar duten familientzat, interes tasak igota. Bestela, premia-premiazko gastuetan murriztu beharko lukete, eta hipotekaren ordainketa arriskuan legoke"; familia horiek, hala, tratamendu egokia jasoko lukete.

Espainiako Gobernuak azaldu duenez, demagun familia batek dituela 120.000 euroko hipoteka bat eta, interes tasak berrikusita, hileroko 524 euroko kuota bat: "Bost urteko gabezia epean zehar, kuota 246 eurokoa izango da, % 50 baino gehiago txikiagoa".

Jardunbide Egokietako beste Kode bat

Gainera, neurriek proposatu egiten dute Jardunbide Egokietako Kode berri bat, "hipoteka kuotaren gorakadagatik zaurgarritasun arriskuan dauden erdi mailako klaseko zordunei karga arintze aldera", interes tasetako inguru berrira egokitzapena pixkanaka egin ahal izan dezaten: "IPREM indizea halako hiruko baino gutxiagoko errenta duten familiek baliatu ahalko dute, alegia, urteko 29.400 euroko errenta dutenek, 2022ko abenduaren 31ra arte sinatutako hipoteketan, hipoteka karga errentako % 30etik gorakoa bada, eta kargak gutxienez % 20 egin badu gora". Kasu horietan guztietan, entitate finantzarioek aukera eman beharko dute kuota hamabi hilabetez geldiarazteko, atzeratutako interes tasa baino txikiagoa den beste interes tasa bat eskainiz, eta maileguaren epea luzatzeko aukera emanez, zazpi urtera ere", zehaztu du Espainiako Gobernuak.

Halaber, iturri horrek berak azaldu duenez, "gastuak eta komisioak are gehiago murriztuko dira, tasa aldakorretik tasa finkorako aldaketa errazteko. 2023an, aurreratutako amortizazioagatik eta hipoteka tasa finkora aldatzeagatik sortutako komisioak" kenduko dituzte. Hezkuntza finantzarioa babesteko neurriak izango dira, eta aztertu egingo dute bi kodeak nola ezartzen ari diren, zorrotzago.

Jardunbide Egokietako bi Kodeetara atxikitzea boluntarioa izango da entitate finantzarioentzat, eta, sinatuta, derrigorrezkoa izango da haientzat betetzea. Kreditu bat beste pertsona batek jasoko balu (hirugarren pertsona batek), neurriak babestu beharko lituzkete, kasu horretan ere.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako Gobernua argazkiak Espainia albisteak Hipotekak berriak Ekonomia albisteak Gaurko titularrak Eguneko albisteak Zerga politika