Ekonomia -
LAN GATAZKA
Sindikatuek greba eguna deitu dute azaroaren 28rako Correos posta zerbitzuan
Deitzaileen artean daude CGT, LAB, ESK, ELA, SiPcte, Intersindical Valenciana eta CNT sindikatuak.
EITB Media
CGT, LAB, ESK, ELA, SiPcte, Intersindical Valenciana eta CNT sindikatuek greba eguna deitu dute azaroaren 28rako Correos posta zerbitzu publikoan.
Ohar bateratu batean azaldu dutenez, grebara jotzea erabaki dute lan hitzarmen kolektiboaren negoziazioetan aurrera egitea "ezinezkoa" delako.
Zehazki, hurrengo lan hitzarmenean soldatak KPIarekin lotzea, 35 orduko lan astea ezartzea, eta azken 20 urteetan galdutako milaka lanpostuak berreskuratzea eskatzen dute.
Sindikatuek salatu dutenez, Correoseko lan kontratua duten langileek % 20 galdu dute erosteko ahalmena, eta funtzionarioek, ostera, % 25.
Era berean, deialdia egin duten zentralek aldarrikapen instituzionalak egin dituzte, hala nola, Posta Zerbitzu Unibertsala (SSP) emateko aurrekontu-partida handitzea, urtez urte murriztuz joan baita, egungo 110 milioira jaitsi arte, sindikatuen arabera, eta Correoseko langileak Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuan (EPOE) sartzea.
Mobilizazioak
11:00etan Bilbon, Urkixo zumarkaletik abiatuta
11:00etan Donostian, Urdaneta kaletik abiatuta
11:00etan Gasteizen, Postas kaletik abiatuta
12:00etan Iruñean, Sarasate pasealekutik abiatuta