Ekonomia -

Finantza-alorra

De Guindos: 'Ez da erreskatea, finantza-laguntza baizik'

Europari finantza-alorrarentzako diru-laguntza eskatzeko asmoa iragarri du Ekonomia ministroak. "Ez gaituzte baldintza fiskal edo ekonomikoak ezarriko", azpimarratu du.

Luis de Guindos, larunbat honetan eskainitako prentsaurrekoan. EITB
Luis de Guindos, larunbat honetan eskainitako prentsaurrekoan. EITB
Espainiak Europako bazkideen diru-laguntza eskatu du

01:04

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Luis de Guindos Ekonomia ministroak larunbat honetan iragarri duenez, "Espainiak finantza-alorra saneatzeko diru-laguntza eskatu dio Europar Batasunari".

Ekonomia ministroak esan duenez, "FROBek (Bankuen Onbideratzeko Funtsa) Europako dirua jasoko du, oso baldintza onenetan, eta, bitartekari modura, beharrak dituzten bankuei emango die kapitala". "Erreskatea finantza-alorreraren gainean soilik izango da", esan du. Erreskatearen baldintzen harira ministroak adierazi duenez, "Europak ez digu baldintza ekonomikoak edo fiskalak ezarriko, bakarrik finantza-baldintzak".

Gizarterako aparteko baldintzarik ez

Bestalde, De Guindosek nabarmendu duenez, erreskateak ez du "Espainiako gizarterako aparteko baldintzarik suposatuko". "Bankuei bakarrik ezarriko diete baldintzak, diru-laguntzak jasoko dutenak direlako", esan du, "eta dirua osorik itzuliko dute". "Kapital honi esker bankuak kaudimenak izango dira berriro, eta familiei eta enpresei maileguak emango dizkiete".

"Krediturik gabe ez dago suspertzerik", esan du ministroak. "Finantza-alorraren gainean zalantza guztiak argitzea eta zalantza horiek argitzeko mekanismoak bilatzea izango dira Gobernu honen lehentasunak", azaldu du.

Mariano Rajoy ez da azaldu

Erreskatearen nondik norakoak azaltzeko Mariano Rajoy agertu ez izana defendatu du De Guindosek. "Ni neu naiz euroguneko kidea eta ez Gobernuko presidentea", justifikatu du.

Eurotaldeak jakinarazi duenez, Espainiako erreskateak 100.000 milioi euroko kostua izango du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea