Ekonomia -

Espainiako bankuen erreskatea

Laguntza eskaera Europako inposizioa da, CCOOren eta UGTren ustez

Sindikatu hauen arabera, Espainiako bankuen erreskateak agerian utzi du "finantza-erakundeak benetan erreformatzeko agintarien ezgaitasuna".

CCOOko eta UGTko arduradunak Espainiako erabakia salatu dute. Argazkia: EFE
CCOOko eta UGTko arduradunak Espainiako erabakia salatu dute. Argazkia: EFE
CCOOko eta UGTko arduradunak Espainiako erabakia salatu dute. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

CCOO eta UGT sindikatuek adierazi dutenez, Espainiak eurotaldeari egindako laguntza eskaera ez da Espainiako Gobernuak berez hartutako erabakia, Europatik datorren inposizioa baizik.

Sindikatu hauen arabera, agerian utzi du Espainiako bankuen erreskateak agerian utzi ditu "finantza-erakundeak benetan erreformatzeko agintarien ezgaitasuna" eta egungo krisia gainditzeko benetako estrategia baten gabezia. Halaber, "gardentasun osoa" eta gizarteari informazio guztia helaraztea eskatu dute.

Azkenik, finantza alorra saneatzeko neurriek enpleguan izan ditzazketen eraginen gainean jarri dute arreta, eta neurrien garrantzia ikusita, eragile sozialak deitu ez izana deitoratu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea