Ekonomia -
Finantza-erreskatea
Rubalcaba: 'PSOEk ez du sutea areagotuko'
PSOEko idazkari nagusiak azpimarratu duenez, "nor den erruduna baino, krisia gainditzeko batasunari buruz hitz egiteko unea da".
Erredakzioa
Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko idazkari nagusiak adierazi duenez, "nor den erruduna baino, krisia gainditzeko batasunari buruz hitz egiteko unea da".
"PSOEk ez du sutea areagotuko", nabarmendu du sozialistak. "Espainia egoera zail batean dago, eta herritarrak harrituta eta kezkatuta daude", esan du PSOEren egoitzan eskainitako prentsaurrekoan.
Zentzu honetan, "Espainia defendatzeko guztiok batuta egon behar gara, gure herrialdearen irudia kaltetuta dagoelako". "Gobernuaren esanetan, Loteria egokitu zaigu eta Erregeak etorri dira, eta guk hori pentsatzea nahi du Rajoy", esan du Rubalcabak, "baina azken hilabeteetan Exekutiboak egindako kudeaketa desastre hutsa izan da, eta oso kaltegarria, gainera, Espainiako finantza-sistemarako".