Ekonomia -
Espainiako bankuen erreskatea
Banco Popularrek ez du Espainiako bankuei eskainitako laguntza hartuko
Espainiari irekitako kreditu-lerroak "lasaitasuna eman beharko lieke merkatuei eta akziodunei", Banco Popularreko presidentearen ustez.
Erredakzioa
Espainiari emandako maileguak "merkatuei eta akziodunei lasaitasuna" eman beharko liekeela esan du Angel Ron Popular Banketxeko presidenteak.
Akziodunen batzarrean hitz egin du Ronek eta era esplizituan esan gabe, entitateak ez duela ia 100.000 milioi euroko laguntza horietara joko iragarri du.
Bestalde, Popularraren negozio planaz hitz egin du, eta "laguntza publikorik gabe" bi urtean higiezinen maileguak (mailegu osasuntsuak barne) % 43 izatera iristea espero dutela gaineratu du.
Europak Espainiako bankuei irekitako kreditu-lerroaren harian, "Gobernuak berrersi duenez, jada laguntza publikoak jaso dituzten eta kapital premia duten finantza erakundeen % 30ek dituzte behar nagusiak ", horren esanetan. "Horiekin hasi behar genuen, entitate osasuntsuak kutsatu gabe", adierazi du.
Krisiaren azken fasearen eztanda-eragilea entitate handi bat izan dela esan du, Bankiari aipamen eginez, eta kapital premia bere gain hartzeko ezintasuna nabarmendu du. "Orain, lehenbailehen Roland Berger eta Oliver Wyman aholkularien ebaluazioarekin sortu diren zalantzekin amaitzea eskatzen dugu".