Ekonomia -

ESPAZIO AGENTZIA

Sevilla izango da azkenean Espainiako Espazio Agentziaren egoitza

Ministroen Kontseiluak Sevilla hiria aukeratu du, horretarako beharrezkoak diren baldintzak eta irizpideak betetzen dituela iritzita.

Sevilla. Artxiboko argazkia: EFE
Sevilla
Sevilla. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Espazio Agentzia Sevillan eraikiko da azkenean. Beraz, ez Zamudion eta ezta Lizarran ere, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak proposatu bezala.

Horrela erabaki du Espainiako Gobernuak Ministroen Kontseiluan, Isabel Rodriguez bozeramaileak eguerdian eskaini duen prentsaurrekoan jakinarazi duenez.

Lurralde eta gizarte kohesioa indartzeko apustuaren baitan kokatu du erabakia.

Guztira, 21 proposamen jaso ditu Espainiako Gobernuak. Cabanillas del Campo (Guadalajara), Cebreros (Avila), Ciudad Real, Elx (Alacant), Lizarra (Nafarroa), Huelva, Jerez de la Frontera (Cadiz), L'Hospitalet de Llobregat (Bartzelona), Las Palmas/Agüimes/San Bartolome de Tirajana (Las Palmas), Leon, Ourense, Palentzia, Puerto del Rosario (Las Palmas), Puertollano (Ciudad Real), San Javier (Murtzia), Santa Cruz Tenerifekoa, Sevilla, Teruel, Tres Cantos (Madril), Yebes (Murtzia) eta Zamudio (Bizkaia).

"Berri txarra" Eusko Jaurlaritzaren iritziz

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailak "albiste txartzat" jo du Zamudio ez hautatu izana.

Industria Eraldatzeko eta Igorpenetarako Berrikuntza Zentroa (INCITE) ere Sevillan kokatuko da. Horregatik, hiri horren aldeko bigarren erabakia dela jakinda, "arraroa" dela uste du Eusko Jaurlaritzak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Andaluzia Espainia albisteak Ekonomia Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Gertaera astronomikoak