Ekonomia -

Korta Sariak

Patxi Lopezek ekonomia bultzatzeko erreforma fiskalaren alde egin du

Lehendakariak euskal enpresariak osatutako talde handi baten aurrean, erreforma fiskala bultzatzeko beharra babestu du "gehiago duenak gehiago ordaintzeko".

Patxi Lopez lehendakaria Korta Sarien ekitaldian. Argazkia: EFE
Joxe Mari Korta sariak banatu ditu lehendakariak

01:03

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez lehendakariak astearte honetan erreforma fiskal bat egitearen alde egin du, "gehien duenak gehiago ordaintzeko", ekonomiari bultzada berri bat emateko asmoz.

Lehendakariak "elkartasun kolektiboa"ren aldeko apustua adierazi du Jose Mari Korta Sarien ekitaldian. Sari hauek duela 12 urtetik ematen zaizkie euskal enpresariei, eta Adegi patronaleko presidentearen izena darama.

Enpresari asko izan dira ekitaldian, eta oraingo honetan Bilduko ordezkariak ere egon dira (iaz ez ziren joan), besteak beste, Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia.

Espainiako bankuak erreskatatzeko laguntzaren inguruan ere hitz egin du, eta "erreskateak ekonomia suspertzen badu bakarrik izango du zentzua" azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea