Ekonomia -

Ministroen kontseilua

Gobernua: 'Espainiak esku-hartzea saihestu du eta aurrera egingo du'

"Esku-hartzea saihestuta, espainiarroi inork ez digu esango zer egin behar dugun", azpimarratu du Saenz de Santamariak.

Soraya Saenz de Santamariak esku-hartzea saihestu dela nabarmendu du. Efe.
Finantza Erreskatea Espainia | Espainiak esku-hartzea saihestu du
Soraya Saenz de Santamariak esku-hartzea saihestu dela nabarmendu du. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Espainiak esku-hartzea saihestu du eta aurrera egingo du", esan du Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordeak. Aurrerakada hori bultzatzeko, Gobernuak erreforma estrukturalak egiteko plana sortu du, desorekak zuzendu eta zorra pairatzen ari den presioa arintzeko.

"Esku-hartzea saihestuta, espainiarroi inork ez digu esango zer egin behar dugun", azpimarratu du Saenz de Santamariak Ministroen Kontseiluaren ostean emandako prentsaurrekoan. Horrez gain, bankuen erreskateak ez dituela baldintza makroekonomikorik ekarriko berretsi du, baldintzok finantzen esparruari bakarrik eragingo diote.

Presidenteordearen arabera, "Espainia aurrera aterako da", nahiz eta herriak zailtasun asko izan, eta egungo egoera 1996koarekin parekatu du, orduan ahalegin ekonomiko handia egin behar izan zuen Espainiak euroan sartzeko.

Lurreko garraioen berrantolaketaMinistroen Kontseiluak Lurreko Garraioen Antolaketarako Legearen aurreproiektua onartu du (LOTT), "Espainiako ekonomian klabea den sektorea"ri lehiakortasun, eraginkortasun, malgutasun eta gardentasun handiagoa emateko.

Lege berriak gaien zein pertsonen garraioari eragiten dio, eta lurreko garraioan aritzeko beharrezko baimenak zortzitik bakarrera murriztu ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea