Ekonomia -
Bilbao Exhibition Center
BECek 135 milioi euroko eragin ekonomikoa izan zuen EAEko BPGan, 2022an
232 ekitaldi egin zituzten bertan, eta 2.664 lanpostu sortu. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ogasunek 17,2 milioi euro bildu zituzten ekitaldi horiei esker.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
2022an Bilbao Exhibition Centren egindako ekitaldiek 135,3 milioi euroko eragin ekonomikoa izan zuten Euskal Autonomia Erkidegoaren BPGan, asteazken honetan argitara emandako txostenenean jaso dutenez.
232 ekitaldi egin zituzten bertan, eta 2.664 lanpostu sortu. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ogasunek 17,2 milioi euro bildu zituzten ekitaldi horiei esker.
Ekitaldi horiek hiru kategoriatan banatu zituzten: Azokak (guztira 21, eta 2.138 erakusketari), Batzarrak (guztira 181) eta Bizkaia Arena (30 kontzertu).
Orotara, 621.609 bisitari jaso zituen BECek, 297 egunean.
Aipatutako txostenean ikus daiteke, halaber, gastuaren % 74 erakustazokan bertan izandako ekitaldietatik kanpo egin zela: ostalaritzan (% 48), garraioan (% 16), aisi eta kultur ekitaldietan (% 8) eta txikizkako salmentan (% 2), hain zuzen ere,