Ekonomia -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Urtarrileko inflazioaren aurrerapena, Bizkaiko metalgintza eta "Bai bakarrik da bai"

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, urtarrilak 30, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Bizkaiko metalgintza: 10:30ean hasiko da, Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitzan, Bizkaiko metalgintzaren hitzarmenaren negoziazio-mahaiaren bilera. Bertan, sindikatuetako ordezkariek eta Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazioak (FVEM) hartuko dute parte, Eusko Jaurlaritzaren bitartekaritzarekin

- "Bai bakarrik da bai" legearen erreforma: "Bai bakarrik da bai" legea "moldatzea" ez du baztertu Espainiako Gobernuak, hainbat zigor berrikustean izan dituen "efektuak" ekiditeko.

- Urtarrileko inflazioaren aurrerapena: Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) astelehen honetan argitaratuko du Kontsumorako Prezioen Indizearen urtarrileko behin behineko datua. Abenduan % 5,7ra jaitsi zen.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Tratu txarrak gaur Azken ordukoa Bizkaia Eusko Jaurlaritza berriak KPI albisteak Gizartea albisteak Ekonomia albisteak PSE-EE Bizkaia Emakumeen kontrako tratu txarren salaketak Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa gaur Metalgintza albisteak