Ekonomia -

EITB DATA

Miren Echevestek deitoratu du Euskadi eta Madril lehian dabiltzala multinazionalak eta aberatsak erakartzeko

Ahal Duguren Gipuzkoako ahaldun nagusigaiaren iritziz, EAJren eta PSE-EEren zerga eredua "ez da bidezkoa, progresiboa eta justua".

Miren Etxebeste Euskadi Irratian
Miren Etxebeste Euskadi Irratian
Miren Etxebeste Euskadi Irratian

play icon 23:05

O. A. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fiskalitatearen inguruko EITB DATA txostenaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Barne Produktu Gordinaren (BPG) bostena bideratzen da zergak ordaintzera eta presio fiskala Espainiako eta Europako bataz bestekoen azpitik dago. Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan egin dioten elkarrizketan, fiskalitateaz galdetu diote Miren Echeveste Ahal Duguren Gipuzkoako ahaldun nagusigaiari, eta deitoratu du Euskadi eta Madrilgo Erkidegoa beti lehian dabiltzala multinazionalak eta aberatsak erakartzeko. "Ezin dugu hainbesteko begirunea izan horrelako multinazional erraldoiekin, beraien helburua ez da inoiz soziala, ez da lanpostuak zaintzea, langileen duintasuna zaintzea, beren helburu bakarra da urtero irabaziak handitzea eta helburua betetzen ez dutenean segituan joaten dira beste herrialde batera", gaineratu du.

Horren arabera, EAJren eta PSE-EEren zerga eredua "ez da bidezkoa, progresiboa eta justua" eta aldatu egin behar da. "Uste dugu garrantzitsua dela buelta bat ematea, gure helburua ezin da izan Isabel Diaz Ayusorekin lehian ibiltzea", adierazi du.

Miren Echevesteren iritziz, zerga sistema goitik behera aldatu behar da. "Zerga sistema honetan gure instituzioek diru sarrerak jasotzen dituzte batez ere gehiengo sozialetik, langileen errentetatik eta ez hainbeste kapitalaren eta dirudunen errentetatik eta sozietate zergatik, eta horiek ukitu behar dira", nabarmendu du. 

Ahal Duguko hautetsiak begi onez ikusten du zerga sistema aldatzeko EAJk eta PSE-EEk hartu-emanak hasi izana, baina hauteskunde kutsua hartzen dio iragarpen horri eta  galdetu du zergatik ez zioten eztabaidari heldu duela urtebete edo duela hilabete batzuk. Gainera, salatu du ez diotela erreformaren mamiari helduko hauteskundeak igaro arte eta ez dutela beren asmoen inguruko xehetasunik eman. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Gipuzkoa Ekonomia Eguneko albisteak Irun albisteak gaur Gaurko azken orduko albistea Podemos Ahal Dugu Euskadi Euskadi Irratia Zerga politika