Ekonomia -
ZOR PUBLIKOA
Altxor Publikoak 1.959 milioi euro saldu ditu hiru eta bederatzi hilabeterako letretan
Altxor Publikoak 509 milioi euro saldu ditu hiru hilabeterako letretan, % 2,520ko interes marjinalean, aurreko % 2,198kotik gora.
Agentziak | EITB MEDIA
Espainiako Altxor Publikoak 1.959 milioi euro saldu ditu hiru eta bederatzi hilabeterako letretan, eta inbertitzaileek, tartean partikularrek, 6.300 milioi eurotik gorako eskaria egin dute, hau da, esleitutako zenbatekoa baino hiru aldiz handiagoa. Enkantearen atarian, Iker Ariznabarreta DUT Asesoria aholkularitza konpainiako adituak hainbat gako azaldu ditu, produktu horien erosketen inguruan.
Gaurkoaren ostean, ostegunean obligazioen enkantea egingo du Altxor Publikoak. Hor, 5.500 eta 6.500 milioi euro artean saltzea dago aurreikusita.
Zor publikoak hiru motatako produktuak saltzen ditu, itzulketa epearen arabera:
Hiru modu daude zor publikoa erosteko: Espainiako Bankuaren egoitzetan, Altxor Publikoaren webgunean eta finantza erakundeen bidez.
Espainiako zor publikoa albiste da azken hilabeteotan, besteak beste, ezohiko errentagarritasun handiarekin ari delako bere produktuak saltzen. Inbertitzaile txikien interesa piztu du agertoki horrek —eurogunean interes tipoek markak haustearekin batera—, dituzten aurrezkiei ahalik eta etekin handiena atera nahian. Adibiderako, orain bi aste gertatutakoa: 300 milioi euroraino iritsi zen egindako eskarien zenbateko osoa.
Altxor Publikoaren webguneko eskarien atala kolapsatu egin zen, eta Espainiako Bankuaren egoitza nagusiaren atarian aspaldiko urteetako ilara luzeenak sortu ziren. Urtarril hasieran egunero batez beste 800.000 bisita jaso zituen aipatutako atari digital horrek, baina joan den ostegunean 5 milioi bisita izan zituen.