Ekonomia -

Elkarrizketa Ganbaran

Chivite: "Landabengo lantegiaren etorkizuna bermatuta dago"

"Ganbara" saioan egindako elkarrizketa batean, Nafarroako Gobernuko presidenteak adierazi du Volkswagenek egingo duen 1.024 milioi euroko inbertsioak "enplegua" bermatuko duela.

Maria Chivite, Alemanian. Argazkia: EITB
Maria Chivite, Alemanian. Argazkia: EITB
Maria Chivite, Alemanian. Argazkia: EITB

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak azaldu du Volkswagen taldeak egingo duen 1.024 milioi euroko inbertsioak "bermatu" egiten dituela Iruñeko lantegiko "etorkizuna eta enplegua".

Chivite Alemanian izan da gaur, Nafarroako Volkawagengo presidentearekin eta taldeko Ekoizpen eta Logistika buruarekin biltzeko "Oso pozik nator: lantegiaren etorkizuna bermatuta dago, eta baliteke etorkizunean iragarpen gehiago egitea", esan du, "Ganbara" Radio Euskadiko saioan egindako elkarrizketa batean.

Lantegian egingo duten transformazioari dagokionez, Chivitek gogorarazi du "elkarrizketa sozial ona" dagoela bertan, eta "bake soziala" dutela. "Langileek esfortzu bateratu handia egin dute, eta Nafarroakoa Taldearen enpresa emankorrena da; beti izan dira akordioak, eta espero dut hala izaten jarraitzea".

Bihar, Foru Gobernuak "foru interesekoa" izendatuko du "Nafarroaren istoria osoan emango den inbertsio handiena".

Hain zuzen ere, Volkswagenek 1024 milioi euroko inbertsioa egingo du Landabengo instalazioetan 2023 eta 2027 artean. Auto elektrikoak ekoizteko pabilioi berri bat eta bateriak jaso eta sekuentziatzeko gune bat eraiki nahi ditu. Guztira, 11.000 metro karratuko espazioa izango da eta, horri esker, urtean 400.000 ekoizteko aukera izango da.

Alemaniako multinazionalaren asmoa elektrifikazioa egokitzeko lanak aurten egin eta, 2026an, elektrikoak izango diren bi auto-modelo ekoizten hastea da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Volkswagen Nafarroako Gobernua María Chivite Automobilgintza