Ekonomia -
ETXEBIZITZA
EAEko etxebizitzen salerosketa ia % 10 hazi zen 2022. urtean
Nafarroan, ostera, aurreko urtean baino % 0,5 etxebizitza gutxiago salerosi ziren.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
EAEko 23.814 etxebizitza salerosi ziren 2022. urtean, aurreko urtean baino % 9,8 gehiago. Nafarroan, ostera, % 0,5 etxebizitza gutxiago izan ziren, Espainiako Estatistika Institutuak gaur zabaldutako datuen arabera.
Abenduan salbu (% 12,3 gutxiago), urtarriletik azarora, aurreko urteko hilabetearekin alderatuta, etxebizitza salerosketa gehiago egin ziren. Gainerako hilabeteetan, salmentak % 20tik gora hazi ziren, eta urrian eta abuztuan langa horretatik gora, % 24,6 eta % 21 gehiago, hurrenez hurren.
Urte osoan, 23.814 etxebizitza saldu ziren, 2011tik izandako datu onena, orduan 30.772 eragiketa erregistratu baitziren. Iaz erositako etxebizitza gehienak bigarren eskukoak izan ziren (19.934), eta 3.880 besterik ez ziren izan berriak.
Gainera, bizitegi gehien-gehienak, 21.663, merkatu librekoak izan ziren, eta 2.151k nolabaiteko babes publikoa zuten.
Bestalde, EAEko etxebizitzen prezioa metro koadroko 2.932 euroraino igo zen 2022. urtean. Nafarroan, ordea, zertxobait merkatu dira etxebizitzak, eta batez beste 1.750 euroan dago metro koadroa.