Ekonomia -
Iruzur fiskalaren kontra
10.000 euroko isuna, atzerriko errentak ez aitortzeagatik
Eskudirutan egindako ordainketetarako 2.500 euroko muga onartu egin du Gobernuak, iruzur fiskalaren kontrako lege-proiektuaren baitan.
Erredakzioa
Hala, herritarrek atzerrian dituzten ''kontu, balore, titulu, errenta eta higiezinen'' berri eman behar izango dute. Aitortu ez badituzte, eta Ogasun Sailak horien berri izan baldin badu, behar horrek ez du preskribatuko, eta agerian geratu den urteko aitorpenean eman beharko da haren berri.Ministroen Kontseiluaren ondoren egin duen prentsaurrekoan, Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko bozeramaileak azaldu du 10.000 euroko isuna ordaindu beharko duela atzerriko kontuen berri ematen ez dutenek, eta aitortu ez duen datu bakoitzeko, beste 5.000 euro.Onartu dute eskudirutan egindako ordainketetarako mugaEskudirutan egindako ordainketetarako 2.500 euroko muga onartu egin du Gobernuak. Bertan bizi ez den partikular baten kasuan, berriz, 15.000 eurokoa izango da muga hori.Ordainketa bat egitean muga hori gainditzen baldin bada, egin duena zein jaso duena izango dira erantzuleak; baina, ordainketa horren berri ematen baldin badute, ez dute zigorrik jasoko.Kautelazko neurriak aurreratu egin dituzteZergen ondorioz sortutako zorrak ahalik eta arinen kobratu ahal izateko, aurreratu egingo dute kautelazko neurriak hartu ahal izateko epea, prozedura bukatzerako ikertuak bere ondasunak desagerrarazi ez ditzan.ZigorrakHalaber, ikerketa oztopatzeagatik ezarri ohi diren zigorrak gogortu egingo dira; aurrerantzean, gutxienez 1.000 euroko eta gehienez 100.000 euroko isuna jarri ahal izango dute, jarduera ekonomikorik ez baldin badago. Jarduera ekonomiko dagoen kasuetarako, 3.000 eta 600.000 euro arteko zigorra aurreikusi dute.
''BEZa ordaindu gabe jarduten duena gizarte osoari egiten dio iruzur'', gaineratu du presidenteordeak.