Ekonomia -

Lan-istripua Amurrion

Bi zauritu, horietako bat oso larri, Tubos Reunidosen izandako istripu batean

Pine Instalaciones y Montajes enpresa azpikontratatuko 53 eta 58 urteko bi bi beharginak mantentze-lanak egiten ari ziren. Istripua astelehenean gertatu zen, 14:30ean, goi-tentsioko aparatuak zeuden gune batean.

Tubos Reunidos lantegia, Amurrion (Araba). Artxiboko irudia: EITB
Tubos Reunidos lantegia, Amurrion (Araba). Artxiboko irudia: EITB
Tubos Reunidos lantegia, Amurrion (Araba). Artxiboko irudia: EITB

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

53 eta 58 urteko bi langile zauritu dira, horietako bat oso larri, Amurrioko (Araba) Tubos Reunidos enpresaren instalazioetan izandako istripu batean, ELAk ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Istripua astelehenean gertatu zen, 14:30ean, goi-tentsioko aparatuak zeuden gune batean, eta Pine Instalaciones y Montajes azpikontratatutako enpresako bi langileak mantentze-lanetan ari ziren.

Sindikatu abertzalea istripuaren inguruko informazio gehiago biltzen ari da. Langileetako batek lesio oso larriak izan ditu, erredurak, eta besteak pronostiko "arinagoa". Lehenengoa Gurutzetako Ospitalera eraman zuten.

ELAk esan du aurten sei langile hil direla Hego Euskal Herrian, eta salatu du "azpikontratek ezartzen dituzten lan-gainkargek, erritmo altuak eta lanen arriskuak dozenaka istripu eta heriotza eragiten dituztela urtean".

"Enpresek eta Gobernuak ez dute behar adina diru inbertitzen prebentzio- eta lan-segurtasunean, eta ez diote ematen prestakuntzari duen garrantzia. Dirua eta irabaziak dira lehentasuna, beharginen ongizatearen aurretik ", gaitzetsi du sindikatuak.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Amurrio Araba ELA Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Sindikatuak Aiarako kuadrilla