Ekonomia -

KONTSUMORAKO PREZIOEN INDIZEA

KPIak % 6,1eraino egin du gora otsailean eta azpiko inflazioa % 7,7raino igo da

Espainiako Estatuan urte arteko tasa urtarrilean baino bi hamarren handiagoa izan zen otsailean, energiaren eta elikagaien garestitzeagatik. Halaber, hilabetean prezioak puntu bat garestitu dira.

Espainiako Estatuko KPIa eta azpiko inflazioa. Grafikoa: EITB MEDIA
Espainiako Estatuko KPIa eta azpiko inflazioa. Grafikoa: EITB MEDIA
Espainiako Estatuko KPIa eta azpiko inflazioa. Grafikoa: EITB MEDIA

O. A. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kontsumoko Prezioen Indizearen urte arteko tasa % 6,1eraino igo da otsailean, iazko hilabete bereko datuekin alderatuta, Espainiako Estatistika Institutuak gaur aurreratutako datuaren arabera. Urtarrilean urte arteko tasa % 5,9koa izan zen.

Azken hilabeteko bilakaera kontuan hartuta (urtarriletik otsailera), berriz, prezioak puntu bat garestitu dira.

Azpiko inflazioa, energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena, % 7,7raino igo da otsailean, aurreko urteko hilabete bereko datuekin alderatuta. Azken 40 urteotan izan den altuena da, eta 1,6 puntuko aldea du KPI orokorrarekin alderatuta. Urtarriletik otsailera, berriz, igoera 0,7 puntukoa izan da.

Espainiako Estatistika erakundearen esanetan, energiaren, elikagaien eta alkoholik gabeko edarien garestitzeak eragin du, batez ere, urte arteko inflazioaren igoera. Aitzitik, erregaiak, lubrifikatzaileak eta bidaiarien garraio konbinatua duela urtebete baino merkeagoak dira. 

Otsaileko datu aurreratua datorren hilaren erdialdean baieztatu beharko du Espainiako Estatistika Institutuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia argazkiak Kontsumorako prezioen indize Ekonomia Gaurko titularrak Albisteak Kontsumitzaileen eskubideak