Ekonomia -

Hipotekak

Hego Euskal Herrian exekutatu dira hipoteka gutxien 2022an, Estatuko datuekin alderatuta

Etxebizitzen gaineko 180 hipoteka exekutatu ziren EAEn, eta 83 Nafarroan, INEk emandako datuen arabera.

Etxebizitzak Bilbon. Argazkia: EFE.
Etxebizitzak Bilbon. Argazkia: EFE.
Etxebizitzak Bilbon. Argazkia: EFE.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hego Euskal Herriko lurraldeetan, etxebizitzen gaineko 263 hipoteka exekutatu ziren 2022an, 180 EAEn eta 83 Nafarroan, Espainiako Estatistika Institutu Nazionalak (INE) kaleratu berri dituen datuen arabera. Errioxako datuekin batera (109), Estatuko daturik baxuenak dira.

Hipoteka guztien exekuzioak kontuan hartuta, 286 gauzatu ziren iaz Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban. Horietatik 177 pertsona fisikoek exekutatutakoak izan ziren, eta 3, pertsona juridikoek egindakoak. Gainerakoak bestelako exekuzioak (93) eta landa-lursailen gaineko hipotekak (13) izan ziren.  

Nafarroan, 75 izan ziren pertsona fisikoek etxebizitzen hipoteken gainean egindako egikaritzeak, 8 pertsona juridikoek etxebizitzen gainean egindakoak. Gainerakoak, 152ko kopurura iritsi arte, bestelako lursail edo funtsen hipotekak izan ziren.

2022ko azken lauhileko datuei erreparatuta, Nafarroan exekutatu ziren etxebizitzen gaineko hipoteka gutxien, 22 soilik. Kantabriako datua ere berbera da. EAE, berriz, hirugarren postuan dago, 25ekin. Datu horiek guztiak Andaluzian erregistratu ziren 1.141 exekuzioetatik oso urrun daude.

Lauhilabete horretako Hego Euskal Herriko datuak atalka banatuta, 47 exekuzio horietatik 40 pertsona fisikoek egin zituzten, eta 7, pertsona juridikoak egindakoak. Horrez gainera, 43 bigarren eskuko etxebizitzen gaineko hipoteken exekuzioak izan ziren, eta 4, etxebizitza berrien gaineko hipotekenak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroako albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Hipotekak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Etxebizitza