Ekonomia -

AURREIKUSPEN EKONOMIKOAK

EAEko ekonomiak pandemia aurreko maila berreskuratuko du aurten, eta Nafarroak gainditu egingo du

Gainera, EAEko eta Nafarroako ekonomiak % 1,4 haziko dira aurten, Espainiako Estatuko batezbestekoaren gainetik.

Industriaren pisua handia da Euskadin eta Nafarroan. Artxiboko argazkia: EFE
Industriaren pisua handia da Euskadin eta Nafarroan. Artxiboko argazkia: EFE
Industriaren pisua handia da Euskadin eta Nafarroan. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomia pandemia aurreko barne produktu gordinaren (BPG) datuetara itzuliko da aurten; Nafarroak, berriz, pandemia aurreko datuak hobetuko ditu, Funcas erakundeak astelehen honetan jakinarazi dituen aurreikuspenen arabera. Nafarroak iaz lortu zuen 2019ko aktibitate mailara bueltatzea.

EAEko eta Nafarroako ekonomiak % 1,4 haziko dira aurten, Espainiako Estatuko batezbestekoaren gainetik.

Inflazioa % 8koa izan zen iaz Euskal Autonomia Erkidegoan, Espainiako Estatuko batezbestekoa baino lau hamarren gutxiago. Nafarroan, aldiz, prezioen igoera % 8,8koa izan zen, lau hamarren batezbestekoaren gainetik.

Lan merkatuari begira, Euskadiko langabezia-tasa % 7,9ra jaitsiko da aurten, Estatuko "erregistrorik onena". Ildo beretik, Nafarroan langabezia-tasa % 8,9ra jaitsiko da.

Funcasen arabera, EAE izango da Europako funtsen onuradun nagusienetakoa, bertako industriaren eta zerbitzuen posizionamenduak bultzatuta. Era berean, Europako funtsen bultzada handiena jasoko duten sektoreen garrantzia (industria eta zerbitzuak) handia da Nafarroan. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Langabezia Gaurko albisteak Nafarroan EAE albisteak Espainia bideoak Ekonomia berriak Albisteak Gaur Eguneko albisteak BPGd gaur