Ekonomia -

Iruzurra

Enpresari bat atxilotu dute Donostian paperik gabeko etorkinei kontratu faltsuak eskaintzeagatik

Enpresariak 500 eta 5.000 euro artean eskatzen zizkien biktimei, baina eskaintzen zituen kontratuak ez ziren sekula Gizarte Segurantzara iristen.

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziak enpresari bat atxilotu du Donostian Marokotik eta Ertamerikatik iritsitako paperik gabeko zazpi herritarri diruaren truke lan kontratuak eskaintzeagatik.

Immigrazio eta Dokumentuen Faltsutze Sareen aurkako Unitateak otsailaren 6an atxilotu zuen enpresaria iruzurra eta langileen aurkako delituak leporatuta. Gizonak bost erreforma enpresa ditu, lau Katalunian eta bat Gipuzkoan, eta biktimei 500 eta 5.000 euro artean eskatzen zizkien lan-kontratuen truke.

Enpresariak idazten zituen kontratuak ez ziren sekula indarrean sartzen, ez baitziren Gizarte Segurantzara iristen, eta ezin ziren Espainiako Gobernuaren Azpiordezkaritzan aurkeztu egoera erregularizatzeko.

Poliziak iruzurraren zazpi biktima aurkitu zituen, baliabide ekonomikorik ez zutenak eta ordaintzeko zorpetu egin behar izan zirenak. Horietako hiruk etxebizitzen erreformetan lan egin zutela adierazi zuten.

Enpresaria libre geratu zen, epaiketaren zain.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Delituak Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak